"Trans and gender diverse youth, backlash, creativity, community and resilience"
Olu Jenzen emakume katedraduna da Southamptongo Unibertsitatean, Erresuma Batuan, eta Komunikazioaren eta Kultura Digitalaren alorrean aritzen da. Aditua da LGTBQ+ gazteen kulturan eta ikusizko aktibismo digitalean, eta eskarmentu handia du gazteen parte-hartzeari buruzko ikerketan. Lehenago, Brightongo Unibertsitatean egin zuen lan, sexualitatearen eta generoaren eraldaketarako ikerketa-zentroaren zuzendari gisa. Gaur egun, bi urteko proiektu bat zuzentzen dihardu, aztertzeko zer eragin izan dezakeen komunitate baten parte izateak bizigarritasunean, erresilientzia kolektiboa sortzeko eta babesa emaneko gazte transei eta genero-aniztasuna dutenei. The Aesthetics of Global Protest (AUP, 2020) liburuaren eta Journal of Cultural Analysis and Social Change aldizkariko 'Global Feminist and Queer Visual Activism' ale bereziaren (2022) argitaratzaileetako bat da, eta hainbat aldizkaritan egin ditu argitalpenak; besteak beste, honako hauetan: Convergence; Feminist Media Studies; Gender, Place and Culture; eta Social Movement Studies.