"Pentsaezina ohiko bilakatuz: ekosistemen leheneratzea"

Data eta ordua:
maiatzak 28 , 10:30 - 11:25
Mota: HIZLARI GONBIDATUA
ARTURO ELOSEGI IRURTIA (UPV/EHU)

Biologian doktorea, Ekologia katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean, Udako Euskal Unibertsitateko kidea. Irakasle eta ikertzailea. Ibai-ekologian aditua, giza jarduerek (basongintzak, nekazaritzak, hidroelektrizitateak edo urbanizazioak) ibaien biodibertsitate eta funtzionamenduan duten eragina aztertzen du. Oinarrizko informazio horretatik abiatuta, ingurumen-kudeatzaileekin lan egiten du biodibertsitatearen kontserbazioan, ingurumen-plangintzan eta ekosistemak leheneratzen. 130etik gora ikerketa-artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan, 15 liburu eta 40tik gora liburu-atal, 600etik gora koautorerekin. Ehunetik gora aldizkaritan ikerketa-artikuluen epaile, 30 ikerketa-agentziarentzat proiektuen ebaluatzaile aritu da. Biologiaren arloan hiztegigintzan eta euskararen normalizazioan lan egiten du. Zientzia-dibulgatzaile ere aritzen da, liburu, artikulu, hitzaldi zein hedabideekiko elkarlanean. Naturzaintzako kidea, Aiako Harriko zein Valderejoko Natur Parkeetako Patronatuetako partaidea. Naturaren aldeko mugimenduen kolaboratzailea eta Herrio elkarteko kidea.

"Pentsaezina ohiko bilakatuz: ekosistemen leheneratzea"