Transmedia Komunikazio Estrategiak: gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak
Transmedia gako-hitz bihurtu da egungo komunikabideetako profesional
eta adituentzat. Audientzien engaiatzea xede duten hainbat
komunikazio-estrategia biltzen ditu termino horrek, eta xede horretan noranzko
berriak markatzen ditu egungo media-produktuen diseinuan eta hedapenean.
Transmedia-praktikek fikzioan izan dute hastapena, baina
fikziotik kanpo ere garatu dira azken urteotan: informazioan, publizitatean,
irakaskuntzan eta kulturaren beste eremu batzuetan ere urrats sendoak egin
dira. Lan honetan, informazioaren alorrean jarri dugu arreta, zehazkiago
gaurkotasun-edukiak zabaltzen dituzten produktuetan: web dokumentalen, web
telebistetako ikus-entzunezkoen, web irratigintzaren eta gizarte-mugimenduen
transmedia komunikazio-estrategietan.
Hainbat ikerketa- eta praktika-eremutatik begiratu diogu
transmediari. Informazioaren alorrean media-produktu bat diseinatzean eta
planifikatzean zenbait funtsezko ikuspegik osatu dute begirada hori: kazetaritza
informatiboaren kudeaketatik, diseinu grafikotik, narratologiatik, audientzien
parte-hartze estrategiatik, finantzaketatik, ikus entzunezkoen programaziotik,
diseinu linguistiko-diskurtsibotik eta dokumentalgintzatik ere.
Nazioarte mailan zein Euskal Herrian abian jarri diren
transmedia-praktikak bildu ditugu testuliburu honetan. Praktika horietan,
komunikazio-estrategien berrikuntzak aztertu ditugu egileok, nork bere
alorretik.
SARRERA
1. TRANSMEDIA KONTZEPTUA KAZETARITZAN, Ainara Larrondo Ureta
1.1. Sarrera
1.2. Transmedia-kazetaritza: formula narratibo bereizgarria
1.3. Aplikazio-aukerak eta egungo produktuak
1.4. Aldaketak lanbidean eta erronkak trebakuntzan
1.5. Bibliografia
2. TELEBISTAKO KAZETARITZA DIGITALA KOMUNIKAZIO-EKOSISTEMA BERRIAN, Carmen Peñafiel Saiz
2.1. Sarrera
2.2. Transmedia-narratiba berria, kazetaritza profesionalaren giltzarri
2.3. Online telebista: partekatzeko eta esperimentatzeko espazio berri bat
2.4. Edukien ekoizpenetarako aplikazioak, telebista-kazetaritzako tresna berri gisa
2.5. Ikus-entzule aktiboak eta ikus-entzule sozialak
2.6. Ondorioak
2.7. Bibliografia
3. BIDEOA IDATZIZKO EUSKAL HEDABIDEEN INGURUNE NATURAL GISA, Marijo Deogracias Horrillo
3.1. Sarrera
3.2. Online bideo-kontsumoaren aupada
3.3. Egunkarien bideo-albisteak
3.4. Bideo informatiboak sortzen
3.5. Ondorioak
3.6. Bibliografia
4. HEDAPEN-SARE BERRIAK. DOKUMENTAL INTERAKTIBOA TRANSMEDIA-INGURUNEAN, Aida Vallejo Vallejo
4.1. Sarrera
4.2. Errealitatearekin jolasten: egitatezko jokoak, bideo-joko serioak, dokumental-jokoak
4.3. Hiperlinken bidezko ibilbideak: cd-rom interaktibotik web dokumentaletara
4.4. Erabiltzailea protagonista: elkarlan-dokumentalak, dokumental parte-hartzailea, datu-base dokumentalak
4.5. Pantailaz haraindian: aplikazioetatik errealitate birtualera
4.6. Ondorioak: transmedia-dokumentalaren guneak
4.7. Bibliografia
5. TRANSMEDIA-EKOIZPENAK, NARRAZIO-SAREAK ETA AHOTS-ANIZTASUNA, Iratxe Retolaza Gutierrez
5.1. Sarrera
5.2. Transmedia-dokumentala eta ahots narratiboen arkitektura
5.3. Hipermedia narratiboak eta narrazio-sareak
5.4. Ahots-arkitekturak: lau adibide
5.5. Azken hitzak
5.6. Bibliografia
6. ITXURAZ HARATAGO. ALDERDI ESTETIKOAREN GARRANTZIA TRANSMEDIA-PRODUKZIOETAN,
Koldo Atxaga Arnedo
6.1. Sarrera
6.2. 360°, publizitate integratua
6.3. Ikusletik erabiltzailera
6.4. Transmediaren Zazpi Aginduak
6.5. Norbanakoa eta komunitatea
6.6. Kulturalak badira ere, produktuak produktu
6.7. Edukitzailea eta edukia
6.8. Ikus-identitatea
6.9. Irudiaren Aroa
6.10. Ondorioak
6.11. Bibliografia
7. DISEINU LINGUISTIKOA ETA TRANSMEDIA-ENGAIATZEA: GAZTEA, AUDIENTZIARI BEGIRA PROSUMITZAILEEN AROAN, Agurtzane Elordui Urkiza
7.1. Sarrera
7.2. Gaztea markaren transmedia-garapena
7.3. Gaztearen komunikazio-parametro berriak
7.4. Ondorio gisa, Gaztearen diseinuaren berrikuntza-ardatzak
7.5. Bibliografia
8. TRANSMEDIA-MOBILIZAZIOAK EUSKAL HERRIAN: KORRIKA, ASKEGUNEA ETA GURE ESKU DAGO, Libe Mimenza Castillo
8.1. Sarrera
8.2. Gertuko kasuen azterketa
8.3. Ondorioak
8.4. Bibliografia
9. DOKUMENTAL INTERAKTIBOEN ETA TRANSMEDIA-DOKUMENTALEN NEGOZIO- ETA FINANTZAKETA-EREDUAK, Arnau Gifreu-Castells
9.1. Sarrera
9.2. Finantzaketa lortzeko beharrezko urrats eta faseak
9.3. Ikus-entzunezko dokumentalen finantzaketa-ereduak
9.4. Dokumental interaktiboen finantzaketa-ereduak
9.5. Transmedia-dokumentalen finantzaketa-ereduak
9.6. Kanadako, Frantziako eta Espainiako kasuak
9.7. Ondorioak
9.8. Bibliografia
10. PROGRAMAZIOGINTZA ETA TRANSMEDIATASUNA, Edorta Arana Arrieta
10.1. Sarrera
10.2. Komunikabideak gure egunerokoan
10.3. Konbergentziaz ari garela
10.4. Edukien eta erabiltzaileen ibilbideak planifikatu
10.5. Ondorioak
10.6. Bibliografia
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu