Programazioa eta robotika hezigarria Haur eta Lehen Hezkuntzan
Gure ingurua gero eta teknologikoagoa den honetan, programazioa eta robotika ez dira soilik gaitasun teknikoetara mugatzen diren kontzeptuak, baizik eta XXI. mendeko pentsamendu- eta sormen-tresnak. Hezkuntza-esparruan, arlo biak ikasleek arazo konplexuei aurre egiten ikasteko aukera eta bide dira, ikaskuntza aktibo eta kolaboratiboaren bitartez.
Horregatik, liburu honek programazioaren eta robotika hezigarriaren potentziala aztertzen du, irakaskuntzaren zein ikaskuntza-prozesuen ikuspegi berritzaileak eta praktikoak eskaintzeko asmoz. Kapituluetan zehar Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako etapetan pentsamendu konputazionala eta ezagutza sortzaile kritikoa eraikitzeko baliabide ugari aurkezten dira: bloke bidezko programazioa, roboten eraikuntza, asmakuntza-kitak eta abar. Era berean, jarduerak ere proposatzen dira, edukiak modu esanguratsuan ulertzeko eta hezkuntza-praktikak inspiratzeko.
Sarrera
1. Programazioaren eta robotika hezigarriaren onurak ikaskuntza-prozesuetan
2. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan programazioa lantzeko tresnak
2.1. Bloketan oinarritutako programazioa
2.2. Gailu mugikorretarako aplikazioak sortzea
2.3. Trantsizioko programazio-inguruneak
2.4. Scratch
2.4.1. Scratch-en interfazea
2.4.2. Scratch-en programatzea
2.5. ScratchJr
2.5.1. ScratchJr-en interfazea
2.5.2. ScratchJr-en programatzea
3. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan robotika hezigarria lantzeko tresnak
3.1. Zoruko robotak
3.2. Zoruko robot birtualak
3.3. Eraikuntzako eta robotikako kitak
3.4. Garapen-plakak
3.5. Asmakuntza-kitak
3.6. Beste baliabide batzuk
3.7. Bee-bot
3.7.1. Bee-bot-en osagaiak
3.7.2. Bee-bot-en funtzionamendua
3.8. Makey Makey
3.8.1. Makey Makey-ren osagaiak
3.8.2. Makey Makey-ren funtzionamendua
4. Kontsiderazio metodologikoak (eta beste batzuk)
5. Pentsamendu konputazionala
5.1. Pentsamendu konputazional deskonektatua
Erreferentzia bibliografikoak
I. eranskina: Scratch-eko erronkak
II. eranskina: Scratch-eko erronken erantzunak eta horien azalpenak
III. eranskina: ScratchJr-eko erronkak
IV. eranskina: ScratchJr-eko erronken erantzunak eta horien azalpenak