Matematikaren didaktika. Estatistika eta geometria Lehen Hezkuntzako irakasleentzat

Jakintza-arloak: Matematika
ISBN: 978-84-8438-671-1
Argitalpen urtea: 2018
Orrialdeak: 190

Matematikako curriculuma arau
normatibo bat da, eta bertan agertzen diren eduki-blokeak ezin dira, bere
horretan, ikaskuntza-jardueretan linealki zehaztu. Irakaskuntza-proposamenetan
eduki matematikoak elkarrekin integratu ezean, zenbakiei eta eragiketei neurriz
gaindiko garrantzia ematen zaie, eta eduki horiek modu isolatuan lantzen dira
haien izaera asistentziala ahaztuz eta bestelako edukien kaltetan, hala nola estatistika
eta geometria.

Hain zuzen ere, liburu
honetan, estatistika eta geometria aurkezten dira Lehen Hezkuntzako irakasleentzat.
Estatistikako proiektu batek izan beharko dituen atalak zehaztuko dira, eta
justifikatuko da nola integra daitezkeen eduki aritmetikoak proiektu baten
egituraren barruan. Bestalde, geometriaren ikaskuntzan ikasleek igarotzen dituzten
arrazoitze matematikoaren etapak aztertzen dira, eta maila bakoitzerako aproposak
diren jarduera-proposamenak aurkezten dira, Van Hieleren eredu teorikoa oinarritzat
hartuz.

Lehen Hezkuntzan aplikagarriak
diren zenbait proposamen eta adibide praktikoz gainera, irakasleek jakin
beharreko hainbat eduki teoriko eta formal laburbiltzen dira atal bakoitzaren
bukaeran.

Jaione Abaurrea Larraioz eta Aitzol Lasa Oiarbideri egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

SARRERA

I. PARTEA: ESTATISTIKA ETA PROIEKTUEN BIDEZKO IKASKUNTZA

1. ZORIZKO ALDAGAIAK LEHEN HEZKUNTZAN LANTZEKO PROIEKTUA

1.1. Zenbakiak eta eragiketak jarduera matematikoan nola integratu

1.2. Proiektu baten faseak zeintzuk diren

2. ZENBAKETATIK KONBINATORIARA

2.1. Taxilariaren dilema

2.2. Konbinatoria lantzeko testuinguruak

2.3. Konbinatoriaren elementuak

2.4. Ariketak

3. ZORIZKOTASUNA

3.1. Txanponen jaurtitzea

3.2. Zorizkotasuna lantzeko testuinguruak

3.3. Probabilitatearen elementuak

3.4. Ariketak

4. ESTATISTIKA

4.1. Lasterketa

4.2. Estatistika lantzeko testuinguruak

4.3. Estatistikaren elementuak

4.4. Ariketak

II. PARTEA: GEOMETRIA ETA VAN HIELEREN EREDUA

5. BISUALIZAZIOA EDO EZAGUTZA OROKORRAREN MAILA (VH0)

5.1. Jarduera tipikoak VH0 arrazoibide-mailan

5.2. Arrazoibide-mailetan aurrera nola egin

5.3. Aspektu formalak VH0 mailan: irudikapenak

5.4. Ariketak

6. ANALISIA (VH1)

6.1. Jarduera tipikoak VH1 arrazoibide-mailan

6.2. Arrazoibide-mailetan aurrera nola egin: VH1etik VH2ra

6.3. Aspektu formalak VH1 mailan: definizioak

6.4. Ariketak

7. SAILKAPENA (VH2)

7.1. Jarduera tipikoak VH2 arrazoibide-mailan

7.2. Arrazoibide-mailetan aurrera nola egin: VH2tik VH3ra

7.3. Aspektu formalak VH2 mailan: inplikazioa eta baliokidetasuna

7.4. Ariketak

8. DEDUKZIO FORMALA (VH3)

8.1. Jarduera tipikoak VH3 arrazoibide-mailan

8.2. Arrazoibide-mailen arteko muga lausoa: VH3 eta VH4

8.3. Aspektu formalak VH3 mailan: proposizioak eta argumentuak

8.4. Ariketak 

ERREFERENTZIAK

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)