Maite Idirin, herrigintzan kantuz
Maite Idirin da liburu honen protagonista, eta 1968an kokatuko genuke haren ibilbide artistikoaren hasiera, urte horretan hasi baitzen kantatzen, Zeberion. Baina, 1969an, Parisera joan behar izan zuen, ihesi. Urte horretako abuztuan, Paulo Iztueta ere Parisera ailegatu zen, hau ere iheslari; ordurako oso lagun bilakatuak ziren, Atahualpa Yupanquiren diskoa zela eta. Parisen Jokin Apalategirekin elkartu ziren, zeina jadanik 1967tik Parisen ikasketak egiten ari baitzen. Maitek, 1969ko urritik aitzinera, gauero ordu-erdi batez kantatzen zuen Parisko «Candelaria» kafe-antzokian. Paulo eta Jokin Vincennes-ko Unibertsitatean Soziologiako ikasketak egiten ari zirenez, Maite ere bertan inskribatu zen berehala. Baina Maite, aldi berean, Europan zehar kantuz ibiltzen zen; gehienbat Belgikako Flandrian, baina baita Jugoslavia, Italia eta Alemanian ere. Musikariez gain, Paulo eta Jokin bilakatu ziren haren laguntzaileak. Egoera bereziko mundu horren berri xehea ematen da liburu honetan, Atahualpa Yupanqui, erbesteratzea, Europa, euskara eta Ahizpatasuna gai nagusi bilakaturik.
SARRERA OROKORRA, Jokin Apalategi Begiristain
1. MAITE IDIRIN ATAHUALPA YUPANQUI ETXERATZEN, Jokin Apalategi Begiristain
KANTAZ KANTA 1: LETRAK ETA MUSIKA
PENTAGRAMETAN EMANAK
2. ERBESTEAN ZOZOA KANTARI, Jokin Apalategi Begiristain
KANTAZ KANTA 2: LETRAK ETA MUSIKA
PENTAGRAMETAN EMANAK
3. EUROPAN ESTATURIK GABEKO HERRIEKIN BATERA, Jokin Apalategi Begiristain
KANTAZ KANTA 3: LETRAK ETA MUSIKA
PENTAGRAMETAN EMANAK
4. BERNART ETXEPARE «OIHARZUNAK» TALDEAREKIN, Jokin Apalategi Begiristain
KANTAZ KANTA 4: LETRAK ETA MUSIKA
PENTAGRAMETAN EMANAK
5. HAZIA SORTZEN DENEZ LURPEAN JARRIA, Jokin Apalategi Begiristain
KANTAZ KANTA 5: LETRAK ETA MUSIKA
PENTAGRAMETAN EMANAK
6. «ORTZIKEN» IKUSKARIAN PARTAIDE MANEX PAGOLAREN GERIZPEAN, Jokin Apalategi Begiristain
7. AHIZPATASUNA. ZABAL-IRATI ETA ELKAR-EN GARAIAK, Jokin Apalategi Begiristain
KANTAZ KANTA 5: LETRAK ETA MUSIKA
PENTAGRAMETAN EMANAK
8. EPILOGOA EDO AZKEN BERBAK: AMAIERARIK GABEKO IBILERA, Jokin Apalategi Begiristai
BERRI GEHIGARRIAK
9. MAITE IDIRIN, HERRI-AHOTSAREN LEKUKO. «ZAZPIRIBAI» IKUSKARIA ETA BESTE, Paulo Iztueta Armendariz
10. MAITEREN OMENEZ HAU ERE. ELKARRIZKETA ROGER IDIARTEKIN, Paulo Iztueta Armendariz
11. HOGEITA BAT EGUN ARGENTINAN ARREBAREKIN (2015-02-11/2015-03-3). BIDAIA BATEN KRONIKA, Paulo Iztueta Armendariz
LIBURUAN AIPATUTAKO LANAK