Lehen Hezkuntzako irakaslegaientzako problemak: Aritmetika eta Aljebra

Autorea(k): Ane Izagirre Korta, Joxemari Sarasua Fernández
Jakintza-arloak: Matematika
ISBN: 978-84-8438-702-2
Argitalpen urtea: 2019
Orrialdeak: 96


UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Problemak
ebazteko gaitasuna matematika-gaitasunaren adierazle nagusia da. Liburu honek,
bereziki, Lehen Hezkuntzako irakaslegaiei lagundu nahi die zenbaitetan malkartsuxeak
diren aritmetika nahiz aljebraren eremuetako problemagitza-bideetan barna. Lan
honen izan-nahia ezinbestekoa eta ezin praktikoagoa da, gure ustean: oinarrizko
problema ebatzien eta pausoz pauso azalduen bilduma baituzu esku artean, irakurle.
Esan nahi baita, ezer gutxi da teknika heuristikoak buruz jakitea horiek
praktikan nola gauzatu ez badakigu, edo ebatzitako problema eredugarrien corpus
mardulxerik ez badugu eskura, edo geuk gerok problema bat ebatzi ondoren gure
ebazkera zuzena den jakiterik ez badugu. Behar horri erantzun nahi dio lan
honek.

Jardutetik
datorkigu problemak ebazteko gaitasuna. Ekinaren ekinez konfiantza eta atsegina
geureganatzen ditugu. Bada, nondik eskuratu problemak egiten jarraitzeko adorea
praktikan bertan ez badugu atseginik hartzen? Matematika gozatzen eta problemagintzan
aurrera egiten akuilu eta bide-leungarri izango ahal zaizu liburu hau.

Ane Izagirre Kortari eta Joxemari Sarasua Fernándezi egindako elkarrizketa

Aurkibidea

Aitzinsolasa

1. Atala: Zenbaki arrazionalak eta proportzioak

1.1. Problema teorikoak

1.2. Hitzezko problemak

2. Atala: Zatigarritasuna

2.1. Problema teorikoak

2.2. Hitzezko problemak

Eranskinak