Kriminologiaren printzipioak
Zer da kriminologia? Ikasketa-gradu bat da? Zertarako balio du? Non egiten du lan kriminologo batek? Duela hamarkada batetik nire atzetik dabiltzan galdera batzuk besterik ez dira. Hain zuzen diziplina honen munduan murgiltzea erabaki nuenetik. Izan ere, kriminologook aitortu behar dugu gure papera gizartean ezezaguna dela. Hori dela eta, lan honek aurkezpen edo lehen hurbilketa bat egiteko helburua dauka, bai Kriminologiako ikasketak egitea erabakitzen duten ikasleei zuzendua, baita, ezjakintasunetik, horrelako zalantza eta galderak planteatzen dituzten herritarrei.
Hala, edukiari dagokionez, gidaliburu honetan, besteak beste, kriminologoaren kontzeptua, funtzioak, aztergaia, teknikak edota historian zehar sortutako teoriak aurkezten dira. Ikuspegi kritiko batetik landuriko eduki, eztabaida, galdera eta adibide praktikoen bidez, diziplina bera eta «krimen» kontsideratzen duguna zalantzan jartzeko helburua du.
Esku artean duzun gidaliburuak, beraz, gidaliburu bat izateaz gain —arlo kriminologikoan euskaraz dagoen lehenengoetarikoa—, etengabe kriminologiaren alorra zalantzan jartzen lagundu eta sustatuko duen tresna izan nahi du. Xede horrek oraindik amaitu gabeko eta hobetzeko moduko zerbait bihurtzen du gure lana.
Jon Gómez Garmendia: "Idazlan hau Krimenaren testuinguruan hausnartzeko gidaliburua da"
AURKEZPENA
1. KRIMINOLOGIA: IKUSPEGI OROKORRA
1.1. Kontzeptua
1.2. Ezagutza kriminologikoa
1.3. Kriminologiaren funtzioak
1.4. Objektu kriminologikoa
1.5. Teoria kriminologikoak
2. EZAGUTZA KRIMINOLOGIKOA
2.1. Kriminologiaren diziplinartekotasuna
2.2. Ikerketa zientifikoaren paradigmak
2.2.1. Paradigma positibista
2.2.2. Paradigma konstruktibista
2.2.3. Paradigma kritikoa
2.3. Ikerketa-teknikak
2.3.1. Teknika kuantitatiboak
2.3.2. Teknika kualitatiboak
2.3.3. Teknika kritiko eta mistoak
3. KRIMINOLOGIAREN FUNTZIOAK
3.1. Auzi kriminalaren ezagutza
3.2. Auzi kriminalaren interpretazioa
3.3. Auzi kriminalaren tratamendua eta prebentzioa
3.4. Kriminologoaren onarpena eta lan-esparruak
4. OBJEKTU KRIMINOLOGIKOA (I): EGITATEA ETA EGILEA
4.1. Delitua
4.1.1. Delituaren kontzeptu penala
4.1.2. Desbideratze sozialaren esparrua
4.1.3. Delituari buruzko dilema kriminologikoak eta beste proposamen batzuk
4.2. Delitugilea
4.2.1. Pertsona delitugileari buruzko tipologiak eta estereotipoak
4.2.2. Delitugilearen irudiaren gaineko erabilerak eta gehiegikeriak
4.2.3. Pertsona delitugileen normaltasuna9
5. OBJEKTU KRIMINOLOGIKOA (II): KALTETUA ETA ESKU-HARTZEA
5.1. Biktima
5.1.1. Biktimaren esparrua krimenaren testuinguruan
5.1.2. Biktimologiaren ekarpenak eta biktimen tipologiak
5.1.3. Biktimaren nozioak
5.1.4. Biktimaren nozio kritiko baten bidean
5.2. Kontrol soziala
5.2.1. Definizioak eta kontrolaren erabilera
5.2.2. Kontrol sozial informala eta formala
5.2.3. Kontrolaren ikuspegia mutur kritiko batetik
6. TEORIA KRIMINOLOGIKOAK (I): LEHEN PAUSO ETA ERALDAKETEN UNEA
6.1. Kriminologiaren hasiera
6.1.1. Inkisizioa eta krimenaren ikerketari buruzko lehendabiziko eredu integratzaileak
6.1.2. Ilustrazioa, arrazionalismoa eta Eskola klasikoa
6.2. Positibismoa eta kriminologia zientifikoa
6.2.1. Eskola kartografikoa aitzindari moduan
6.2.2. Eskola positibistaren indarra eta oinarriak
6.3. Soziologia krimenaren ikerketan
6.3.1. Teoria estruktural-funtzionalistak
6.3.1.1. Durkheim eta gizarte-desantolaketa
6.3.1.2. Merton eta anomiaren eraginak
6.3.1.3. Chicagoko Eskola eta teoria ekologikoak
6.3.2. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo teoriak
6.3.2.1. Asoziazio diferentzialaren teoria
6.3.2.2. Kontrolaren teoriak
6.3.2.3. Azpikulturen teoriak
6.3.2.4. Neutralizazio-teknikak
7. TEORIA KRIMINOLOGIKOAK (II): PAUSO GARAIKIDE ETA APURTZAILEEN UNEA
7.1. Elkarreragin sinbolikoa eta etiketen teoria (lehen haustura Epistemologikoa)
7.1.1. Elkarreragin sinbolikoa eta errealitatearen eraikuntza soziala
7.1.2. Labelling approach delakoak irekiriko paradigma berria
7.2. Gatazken teoriak
7.3. Teoria marxistak
7.4. Kriminologia kritikoa (bigarren haustura epistemologikoa)
7.4.1. Sorrera eta heterogeneotasuna
7.4.1.1. Herbehereetako eta Eskandinaviako abolizionismo erradikala
7.4.1.2. Ezkerreko errealismo anglosaxoia
7.4.1.3. Minimalismo edo «garantismo» penal italiarra
7.4.2. Krisia eta… amaiera?
8. GAURKO EGOERA, IRTENBIDEA ETA PROPOSAMEN PERTSONAL BAT
8.1. Beldurraren eta arriskuaren administrazio kriminologikoa
8.1.1. Kriminologia kontserbadorea edo eskuineko errealismoa
8.1.2. Arriskuaren gizartea eta politika kriminalaren iraulketa
8.1.3. Aktuarialismoa eta segregazioa
8.1.4. Komunikabideak eta paniko morala
8.2. Kriminologia kritiko globala (hirugarren haustura epistemologikoa)
8.2.1. Indarkeria estrukturala
8.2.2. Min sozialak
8.2.3. Memoria
8.3. Sentimenduetan oinarrituriko metodologia feministen aldeko apustua.
BIBLIOGRAFIA