Ikasketa politikoa, parte-hartzea eta aktibismoa gazteen ahotsetan
Denboran zehar, era askotakoak izan dira gazteen eta politikaren arteko harremanak ulertzeko moduak eta, are gehiago, gazteen irudikapen politikoak. Muturrera joanda, garai batzuetan gazte erreboltarien irudia nagusitu da. Azken hamarkadetan, aldiz, gazte axolagabe indibidualistaren gailentasuna atzematen da belaunaldi berriei buruzko iruditeria publikoan. Gehienetan, irudikapen horiek talde homogeneotzat jo dute gizarteko adin-talde gazteak osaturiko multzoa. Eta ez da falta izan uste horietan heldu-zentrismoz kutsaturiko ikuspegirik ere.
Zientzia gisa, soziologiaren zereginetako bat da aipatutakoak bezalako aurreiritziei eta estereotipo arruntei aurre egitea eta haien azpian dagoen errealitatea agerian jartzea. Ildo horretatik, lan honen oinarrian dagoen ikerketan, Hego Euskal Herriko lurralde-esparruko gazteei berei eman nahi izan zaie hitza, egun politika ulertzeko eta bizitzeko dituzten moduak eta esperientzia politikoei eransten dizkieten zentzuak jasotzeko asmoz. Xede horrekin, askotariko gazte-profilen lagina aukeratuta, metodologia kualitatiboa erabili da datuen bilketan, elkarrizketa sakonak nahiz eztabaida-taldeak eginez. Teknika horien bitartez jakin nahi izan da zelan burutu den gazteon ikasketa politikoa eguneroko bizitzan zehar, zer-nolako harremanak dauzkaten mundu politikoarekin eta zer modutan aditzen duten parte-hartze politikoa edo parte-hartzerik eza. Arreta berezia jarri da zenbait gazteren jarduera aktibistaren nondik norakoan ere. Azkenik, teoria soziologikoaren arabera landutako datuon azterketa eta interpretazioa egin da. Ikerlan horren guztiaren emaitza aurkezten zaio irakurleari gaur-gaurkoa den gaia ardatz hartu duen liburu honetan.
LEHEN ZATIA. GAZTEEN PARTE-HARTZE POLITIKOA, AKTIBISMOA ETA HERRITARTASUN MOLDEAK ALDAKETA-GARAIAN
1. GAZTEAK, POLITIKA ETA PARTE-HARTZE POLITIKOA
1.1. Abiapuntu kontzeptuala. Gazteak, politika eta parte-hartze politikoa
1.1.1. Gazteak eta gazteria
1.1.2. Politika, parte-hartze politikoa eta aktibismoa
1.2. Testuinguruko abiapuntua. Gaur egungo joera sozial eta kultural orokorrak Mendebaldean
1.3. Abiapuntu metodologikoa. Ikerketa kualitatiboa eta gazteen ahotsak
1.4. Azterlanaren helburuak eta egitura
1.4.1. Helburuak
1.4.2. Egitura
2. IKASKETA ETA IBILBIDE POLITIKO NAGUSIAK GAZTE-TRANTSIZIOETAN
2.1. Lehen ibilbide-eredua: «gazte politizatuak» Hego Euskal Herrian
2.1.1. Gazteen parte-hartzea herri- nahiz komunitate-ekimenetan, eta mugimendu sozialetan
2.1.2. Gazteen parte-hartzea ohiko instituzio politikoetan: alderdi politikoetan eta sindikatuetan
2.1.3. Gazteen parte-hartzea elkarte zibiko-sozialetan
2.2. Bigarren ibilbide-eredua: «gazte ez-politizatuak» Hego Euskal Herrian
3. INTENTSITATE TXIKIKO HERRITARTASUNAK
3.1. Zer diote azterketa kuantitatiboek?
3.2. Muga aldakorreko esparru politikoa
3.3. Gazteen deskonexio politikoaren gibelalde konplexua
3.4. Deskonexio politikoaren esanahiak, gazteen ahotsetan
3.4.1. Hartutako azpilagina
3.4.2. Gazte despolitizatuaren eta mendekoaren autoirudikapena
3.4.3. Konpromiso zibiko aktiboaren eta autodefinizio despolitizatuaren arteko bateragarritasuna
3.4.4. Atzera-egite politikoaren hiru jarraibide: desjabetze-egoera, zinismo politikoa eta etsipena
3.4.5. Intentsitate txikiko herritarrak
3.5. Ondorioak
4. AKTIBISMOAN AZALERATZEN ARI DIREN HERRITARTASUNAK
4.1. Sarrera
4.2. Gaur egungo joerak Mendebaldean eta euskal gizartean
4.3. Esparru politikoaren eta parte-hartzearen askotariko ulerkerak gaur egun
4.4. Herritartasunaren inguruko gatazkak
4.5. Neoliberalismoa, indibidualizazio-prozesua eta gazte-aktibismoa
4.6. Herritartasun performatiboak, gazte aktibisten ahotsetan
4.6.1. Hartutako azpilagina
4.6.2. Azaleratzen ari diren herritartasunak. Komunitatea(k), gazte aktibisten parte-hartzearen eta kidetza politikoaren erreferente
4.6.3. Parte-hartzearen indibidualizazio progresiboa
4.6.4. Indibidualizazioaren eta kolektibotasunaren uztartze berriak aktibismoan
4.7. Ondorioak
BIGARREN ZATIA . EZKER INDEPENDENTISTAKO GAZTEEN AKTIBISMOA ALDAKETA-GARAIAN
5. AKTIBISMOAREN IKASKETA POLITIKOA AZKEN HAMARKADAKO EUSKAL TESTUINGURU POLITIKOAN
5.1. Sarrera.
5.2. Jarraitutasuna eta aldaketa sozializazio politikoari buruzko ikuspegi teorikoetan
5.3. Ikasketa politikoa, gazteen ahotsetan
5.3.1. Hartutako azpilagina
5.3.2. Oinordetzan jasotako kultura politikoaren eragina
5.3.3. Testuinguru aldakorrarekin egindako transakzioak: esanahi berriak praktika politikoetan
5.4. Ondorioak
6. GENERO-ORDENA AKTIBISMOAREN IKASKETA-PROZESUAN
6.1. Sarrera
6.2. Generoa gazteen aktibismo liskartsuaren ikasketan
6.3. Ikasketa politiko generizatua, gazteen ahotsetan
6.3.1. Hartutako azpilagina
6.3.2. Aktibistaren irudikapen nagusiak eta genero-bazterketak politika liskartsuaren ikasketan
6.3.3. Eredu aktibista generizatuak aldatzeko aukerak ziklo politiko berrirako trantsizioan
6.4. Ondorioak
7. KONTRAPUBLIKO SUBALTERNOAK ETA PRAKTIKA DIGITALAK AKTIBISMOAN
7.1. Esparru publikoak eta kontrapubliko aktibistak
7.1.1. Kontrapubliko aktibistak esparru politikoaren borroka sinbolikoetan
7.1.2. Politika liskartsua eta aktibismo digitala
7.2. Aktibismo digitalaren aukerak eta mugak, gazteen ahotsetan
7.2.1. Hartutako azpilagina
7.2.2. Sare sozialek eskainitako aukerak
7.2.3. Sare sozialen mugak
7.3. Ondorioak
8. MODERNITATE BERANTIARREKO AGENDA PREFIGURATIBOAK AKTIBISMO INDEPENDENTISTAN TXERTATZEN
8.1. Sarrera
8.2. Estaturik gabeko mugimendu nazionalistak eta politika prefiguratiboa gaur
8.3. Etorkizuna eraikitzeko praktika prefiguratiboak, gazteen ahotsetan
8.3.1. Hartutako azpilagina
8.3.2. Aktibismorako eskola
8.3.3. Oinordetzan hartutako interpretazio-markoak zabaltzen
8.3.4. Osagai etnokulturalen zentraltasunaren galera
8.3.5. Pixkanaka indibidualizatutako aktibismo prefiguratiboa
8.4. Ondorioak
9. BIBLIOGRAFIA