Hezkuntzaren Soziologia

Autorea(k): Jose Inazio Imaz Bengoetxea
Jakintza-arloak: Pedagogia, Soziologia
ISBN: 978-84-8438-700-8
Argitalpen urtea: 2019
Orrialdeak: 282

Hezkuntza
izan al liteke askea eta naturala? Zer mundutan bizi gara, eta zeintzuk dira hezkuntzaren
erronkak mundu honetan? Zeintzuk dira gure garaiko arazo sozial nagusiak, eta
zer egin dezake hezkuntzak horien aurrean? Hezkuntza zer da, erreprodukzio edo
eraldaketa sozialerako tresna? Hezkuntza eskola bakarrik al da? Zer esan
genezake gizarteratze-agenteei buruz: familia, lagun taldeak, pantailak? Hezkuntzan
lan egin behar dutenek zergatik aztertu behar dute ekonomia ere? Hezkuntzak
jarduera politikoa edo neutrala izan behar du? Zer egin daiteke hezkuntzatik
migrazio-mugimenduek sortzen dizkiguten erronken aurrean? Eta genero-ezberdintasunen
aurrean? Nolako curriculuma behar dugu? Zein da hezitzaile profesionalen rola
gaur egun? Hezkuntza-instituzio gehiegi ote dago? Galdera horiei erantzuten
saiatuko da liburu hau, hezkuntzan lan egin nahi dutenei edo hezkuntzan interesatuak
daudenei zenbait pista interesgarri emanaz. Soziologiak hezkuntzaren azterketa
zientifikoari eginiko ekarpen nagusiak jasoko ditugu, eta hezkuntza-gizartea harremana
aztertuko dugu.

Jose Inazio Imazi egindako elkarrizketa irakurri

Hezkuntzaren Soziologia liburuaren aurkezpena

Aurkibidea

SARRERA

1. HEZKUNTZA ETA GIZARTEA. BEGIRADA SOZIOLOGIKOAREN GARRANTZIA HEZKUNTZA ONGI ULERTU AHAL IZATEKO

2. HEZKUNTZA ETA ALDAKETA SOZIALA

2.1. Aldaketa sozialaren zergatiak

2.2. Garapen historikoa eta gizarte motak

2.3. Hezkuntza informazioaren gizarte globalean

2.4. Gure garaiko arazo sozial nagusiak

3. SOZIOLOGIAK HEZKUNTZAREN AZTERKETA ZIENTIFIKOARI EGINIKO EKARPENAK

3.1. Soziologo klasikoak eta hezkuntza

3.2. Funtzionalismoa eta giza kapitalaren teoria

3.3. Funtzionalismoa eta giza kapitalaren teoriari eginiko kritikak: erreprodukzioaren eta korrespondentziaren teoriak

3.4. Hezkuntza erresistentzia eta eraldaketa sozialarekin lotuta

4. GIZARTERATZE-PROZESUA ETA -AGENTEAK (FAMILIA, TALDEAK, PANTAILAK)

4.1. Errealitatearen eraikuntza soziala

4.2. Gizarteratzea eta askatasuna

4.3. Lehenengo gizarteratzea eta bigarren gizarteratzea(k)

4.4. Gizarteratze-prozesuan ikasten dena: rolak, arauak, balioak

4.5. Gizarteratzea eta bizitzako etapak

4.6. Gizarteratze-agenteak: familia, eskola, lagun taldea eta bestelako taldeak, komunikabideak-pantailak

5. GAIA: HEZKUNTZA ETA EKONOMIA

5.1. Ekonomiaren eta hezkuntzaren arteko harreman estua

5.2. Hezkuntza eta ezberdintasun sozialak

5.3. Hezkuntza eta lan-merkatua

6. HEZKUNTZA ETA KULTURA

6.1. Sarrera

6.2. Oinarriak: kontzeptu eta ideia orokorrak

6.3. Kultura-aniztasuna hezkuntzan

6.4. Hezkuntza eta euskal kultura

7. HEZKUNTZA ETA POLITIKA

8. GENEROA ETA HEZKUNTZA

8.1. Sarrera

8.2. Definizioak

8.3. Genero-ezberdintasunak ikasi egiten dira: maskulinitatearen eta feminitatearen eraikuntza

8.4. Non eta nola ikasten dira genero-ezberdintasunak?

8.5. Genero-ezberdintasunak hezkuntza-instituzioetan0

8.6. Etorkizunerako erronkak

9. HEZKUNTZA FORMALAREN SOZIOLOGIA

9.1. Curriculuma eta soziologia

9.1.1. Curriculumaren paradigma teknokratikoari eginiko kritikak

9.1.2. Curriculum kritiko berriak eta segregazio/inklusio eztabaida

9.1.3. Eskola-ezagutzaren edukia

9.1.4. Informazioaren gizarteko curriculum berria

9.1.5. Curriculuma, ideologia, politika. Curriculuma eta euskal gatazka. Euskal curriculuma

9.1.6. Laburbilduz

9.2. Hezkuntza-instituzioen erabiltzaileei buruz (hezigaiei buruz) zer esaten duen soziologiak

9.2.1. Haurtzaroaren eta nerabezaroaren eraikuntza soziala

9.2.2. Hezkuntza jasotzen dutenen parte-hartzea hezkuntza-prozesuetan

9.2.3. Zer gertatzen da hezkuntza-instituzioen barnean? Etnografia-lanak

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (epub)