Ehun urteko gerra Palestinaren aurka
Palestinako historiari buruzko azterketa integral bat idatzi beharrean, Palestina menderatzeko borrokan gertatutako sei inflexio-puntutan jarri dut arreta. Palestinaren patua erabaki zuen 1917ko Balfour Adierazpenetik, Israelek 2000ko hamarkadaren hasierako Gazako Zerrendako setio eta Gazako biztanleriaren aurkako aldizkako gerretara, sei gertaera horiek nabarmentzen dute Palestinaren aurkako ehun urteko gerraren izaera koloniala, baita hura burutzeko kanpoko botereek izan duten ezinbesteko eginkizuna ere. Gerra bizi izan zuten palestinarren esperientzien bidez azaldu nahi izan dut, partzialki bada ere, kontakizun hau, haien arteko batzuk nire familiako kideak, deskribatutako pasarte batzuetan presente egon zirenak. Lekuko izan nintzen gertaeretan neure oroitzapenak gehitu ditut, baita nire familiaren eta beste batzuen materialak zein lehen pertsonan idatzitako hainbat narrazio ere. Nire xede nagusia zera izan da, gatazka hau azaltzeko gailendu diren ikuspegi gehienetatik oso ezberdin den ikuspuntua ematea.
...
Ehun urteko gerra Palestinaren aurka idatzi eta lau urtera, 2023ko urriaren 7an, piztu zen gerra luze honen faserik basatienetako bat. Hitz hauek idazten ari naizen bitartean fase hori zazpigarren hilabetea betetzera doa…
Sarrera
Lehen Gerra Adierazpena, 1917-1939
Bigarren Gerra Adierazpena, 1947-1948
Hirugarren Gerra Adierazpena, 1967
Laugarren Gerra Adierazpena, 1982
Bosgarren Gerra Adierazpena, 1987-1995
Seigarren Gerra Adierazpena, 2000-2014
Ondorioak: Mende bat gerran palestinarren aurka
Azken hitza
Eskerrak
Oharrak