Bidez bide hausnarrean
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Bidez bide hausnarrean liburuan hiru zati edo atal bereiz daitezke. Lehenengoan, zenbait auzi filosofiko jorratzen dira. Fokupean jartzen dira, besteak beste, zenbait artelanen edo fikzio-lanen ustezko izaera immorala, narrazio historikoen izaera, jarrera negazionistaren eta kritikoaren arteko harremana edo gizarte-aldaketei begira filosofian egin diren proposamen zehatz batzuen arteko eztabaida (Rousseau-Hume eztabaida). Gai horietako batzuei lehenengo hurbilketa bat egin zien egileak Gogoeta-bide irekiak edo Zientziaren argi-itzalak liburuetan.
Bigarren zatian, egileak aurkezten ditu, filosofiarako sarrera bati begira, pentsamendu feministak egin dituen zenbait ekarpen. Besteak beste, lekukotasunari, metafisikari, ezagutzaren teoriari, zientziaren edo artearen filosofiari egindako zenbait ekarpen jorratzen dira. Estereotipoen epistemologia, metafisika eta etikaren inguruko kezkak ere aztertzen dira. Egilearen iritzian, bigarren zati hau berak idatzitako Filosofiarako sarrera bat eta Zertaz dihardu filosofiak? liburuak osatzera dator.
Azkenik, hirugarren zatian, egilearengan eragina izan duten egile batzuen ideiak eta pentsamendua aurkezten ditu. David Hume, Bertrand Russell eta Susan Haack izango dira zati horretako protagonista nagusiak.
Liburuko izenburuak gogora ekartzen du bertan agertzen diren ideia asko, literalki, ibilian piztu edo landu direla.
Agustin Arrieta Urtzibereari egindako elkarrizketa irakurri.
ARGIBIDE BATZUK
SARRERA
I. GOGOETA-BIDE ZAHAR ETA BERRIETAN BARRENA
1. ARTELANEN ETA FIKZIOAREN IZAERA IMMORALARI BURUZ
1.1. Immoralismo artistikoa
1.2. Immoralismo komikoa
1.3. Immoralismo artistikoarekin zer egin?
1.4. Ondorioak
1.5. Eranskina. Zer egin erreferentziazko egile immoralekin?
1.5.1. Egile immoralaren eta haren obraren arteko harremana
1.5.2. Miresmena. Ospea eta ohore ematea
1.5.3. Praktikan zer egin? Zer egin kaleen izenekin, estatuekin, eraikinen izenekin, izen horien atzean egile immorala dagoenean?
2. FIKZIO-SINDROMEAZ. FIKZIOA, NARRAZIO HISTORIKOAK ETA DOKUMENTALAK
2.1. Historiaren eta literaturaren arteko gehiegizko hurbilketa
2.2. Historiaren izaera zientifikoaz
2.3. Fikzioari begira
2.4. Dokumentalak eta fikzio-sindromea
3. JARRERA NEGAZIONISTATIK JARRERA KRITIKORA
3.1. Jarrera negazionista ezaugarritu nahian
3.2. Negazionismo iraunkorra eta iraupen gutxikoa
3.3. Meganegazionismoa
3.4. Meganegazionismoa ez den negazionismora itzultzen
3.5. Ikerketa-bidea eta jarrera kritikoa
3.6. Jarrera kritikoa. Deskripzio labur bat
3.7. Ondorioak
4. GIZARTE-ALDAKETARAKO BIDEAK: ROUSSEAUREN ETA HUMEREN ARTEKO DESADOSTASUNAK
4.1. Egoera naturala
4.2. Hume eta egoera naturala
4.3. Justiziari buruz
4.4. Gizarte-hitzarmena eta nahimen orokorra
4.5. Rousseau eta Adam Smith
4.6. Iraultzari buruz
4.7. Azkeneko oharrak
II. PENTSAMENDU FEMINISTA FILOSOFIARAKO SARRERA BATEAN
5. EPISTEMOLOGIA ETA PENTSAMENDU FEMINISTA
5.1. Lekukotasun-injustiziari buruz
5.2. Pentsamendu feministaren eskutik, ezagutza zientifikoaren gaineko zenbait eztabaida
6. LEKUKOTASUNETIK JUSTIZIA EPISTEMIKORAKO BIDEAN
6.1. Aurrekariak: John Locke, Thomas Reid eta David Hume
6.2. Miranda Fricker eta lekukotasun-justizia. Iruzkin kritiko bat
6.3. Ondorioak
7. METAFISIKA ETA PENTSAMENDU FEMINISTA
7.1. Genero eta sexuan oinarritutako sailkapenei buruz
7.2. Esentzialismoaren inguruan
8. ESTEREOTIPOEN EPISTEMOLOGIA, METAFISIKA ETA ETIKA
8.1. Zertaz ari gara estereotipoez ari garenean?
8.2. Estereotipatzea akats epistemologikoa al da?
8.3. Estereotipatzea akats etikoa al da?
8.4. Estereotipoen kalte epistemiko-etikoei buruz berriro
8.5. Estereotipoen eta aurreiritzien inguruko ondorio batzuk
9. PENTSAMENDU FEMINISTA ETA ETIKAREN ETA ESTETIKAREN ARTEKO MUGA
9.1. Balio etikoaren eta artistikoaren arteko harremanari buruz. Moralismoa
9.2. Artelan edo fikzioaren eragina hartzailearengan. Kezkak
III. BERTRAND RUSSELL, SUSAN HAACK ETA DAVID HUME. HAIEN PENTSAMENDUARI BURUZKO HIRU OMENALDI-IRUZKIN
10. BERTRAND RUSSELLEN FILOSOFIAREN ARAZOAK.IRUZKIN BATZUK
10.1. Mahai gainean dago ordenagailua, mahai gainean dauzkat nire paperak. Baina zeintzuk dira mahairen benetako ezaugarriak?
10.2. Zein da mahai erreala? Zein da benetako mahaia? Objektu fisikoak eta materia. Filosofiaren ahalmena
10.3. Ziur egon naiteke mahaiaren existentzia independenteaz? Objektu fisikoak niregandik (guregandik) independenteki existitzen dira? Eta nia? Esperientzia pribatuetatik mundu independenterako jauzia
10.4. Baina nolakoa da mahai erreala? Zertan da? Zein da mahai errealaren zerizana?
10.5. Ezagutzaren zuhaitza eratzen. Zer ezagutzen dugu bide zuzen-zuzenetik, hau da, bitartekorik gabe? Bitartekorik gabeko ezagutzaz
10.6. Ezagutzaren zuhaitzean goraka. Deskribapenen bidezko ezagutza
10.7. Egien (edo gertakarien) ezagutza. Printzipio orokorrak; besteakbeste, indukzioaren printzipioa
10.8. Apriorizkoa, beharrezkoa, berez nabaria (self-evident)
10.9. Apriorizko ezagutzaren iturriaren gaineko eztabaidak: Hume, Kant eta Russell bera
10.10. Metafisikara itzuliz: unibertsalen auzia berriro. Unibertsalak apriorizko ezagutzaren iturri
10.11. Unibertsalen gaineko ezagutzari buruz: ezagutza intuitiboari buruz. Ezagutza motak
10.12. Egiaz
10.13. Filosofiaren izaera, zeregin eta balioaz
11. BALIO EPISTEMIKOEN INGURUAN BESTE BUELTA BAT SUSAN HAACK PENTSALARIAREN ESKUTIK
11.1. Egiaren garrantzia
11.2. Hitz gurutzatuen analogia
11.3. Ikerkuntza (eta ezagutza) zientifikoa eta bestelako ikerkuntzak (eta ezagutzak)
11.4. Haack eta feminismoa: pentsamendu feminista eta zientzia
11.5. Haacken eta berak kritikatzen duen feminista baten arteko balizko elkarrizketa
11.6. Ondorioak
12. BALIOEI BURUZ: ZENBAIT IRAKASPEN DAVID HUMEREN PENTSAMENDUTIK
12.1. Balio etikoak eta sentimentalismoa
12.2. Humeren sentimentalismoa: sentimendu etikoak
12.3. Sentimentalismoaren indar eraldatzailea
ERREFERENTZIAK
ESKERRAK EMATEA