Begiekin Aditu Nazazu
EHUko Arte Ederren Fakultatean, 2008-2018 urteen bitartean, Begiekin Aditu Nazazu izenburupean Concepción Elorzak eta Oihana Garrok hitzaldi eta lantegi batzuk antolatu zituzten. Bertan, honako artista, talde edo egitasmo hauek parte hartu zuten: Lara Almarcegui; Joan Morey; Fernando Sánchez Castillo; Carlos Pazos; Saioa Olmo; Eulalia Valldosera; Carles Congost; Txuspo Poyo; Jakob Jakobsen; Esther Ferrer; Jordi Claramonte; Iñaki Garmendia; Elena Asins; Xabier Arakistain; Pro-forma: Txomin Badiola, Jon Mikel Euba eta Sergio Prego; Erreakzioa: Azucena Vieites eta Estibaliz Sadaba; Sra. Polaroiska: Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe; Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum; Beltzuria: Ixiar Rozas eta Maite Arroitajauregui; Bulegoa Z/B: Miren Jaio eta Leire Vergara; Manu Arregui; Santiago Cirugeda; Rogelio López Cuenca; Democracia Kolektiboa: Pablo España; Eugenio Ampudia; Dora García, eta María Ruido.
Liburu hau hitzaldi eta lantegietan aurkeztutako esperientzien jarraipena da, gertatutakoa erabat galdu ez dadin. Hitzaldi eta lantegietako artista guztietatik 10 aukeratu dira haien esperientzia liburu-formatura ekartzeko, eta bakoitzaren proiektu zehatz batean fokuratuta, galdera zehatzak egin zaizkie. Helburua izan da proiektuen ñabardurak artisten ahotik zehatz ezagutaraztea, Arte Ederretako ikaslearentzat egokia den formatuan. Ikasleari eskutitz bat idazteko aukera ere izan dute artistek.
SARRERA
BEGIEKIN ADITU NAZAZU. Oihana Garro Larrañaga & Concepción Elorza Ibáñez de Gauna
ELKARRIZKETA & ESKUTITZAK
ORDAINSARIRIK GABE MAITATU. Manu Arregui
AUTORRETRATUA DENBORAN. Esther Ferrer
THE BEGGAR‘S OPERA. Dora García
ERRENDIZIOA. Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum
PARADISUA ARROTZENA DA. Rogelio López Cuenca
BAINA ZU… ZU ZARA? EZ, NI NAIZ BERE… Sra. Polaroiska
PASSENGER. Txuspo Poyo
ELECTROCLASS. María Ruido
BIBLIOGRAFIA AUKERAKETA BAT
IRUDIEN ZERRENDA