64 begirada xake-taularen zuri-beltzetan

Jakintza-arloak: Historia
ISBN: 978-84-8438-804-3
Argitalpen urtea: 2021
Orrialdeak: 194

The Queen’s Gambit telesailak xakearekiko sukarra sortu du munduan
barrena. Gari Kasparov aholkulari izan duen telesailaren eraginez, milioika
lagunek berriro atera dituzte armairuetatik xake-taulak, eta beste asko lehen
aldiz hasi da xakean jokatzen. Adituek zientziaren, kirolaren eta artearen
mugetan sailkatzen dute xakea, eta izaten ari den loraldiak hamaika kontu
hizpidera ekartzeko aukera ekarri du. Liburu honek horietako 64 biltzen ditu.
Xakea herrialde handien arteko lehiaren isla izan zenekoa, jendartea baino are
matxistagoa ote den galdetzekoa, heziketan zertan laguntzen duen ulertzekoa,
maisu handien ibilbideak ezagutzekoa, historian zehar xakean aritu diren
emakumeak gogoratzekoa, edota literaturan eta zineman utzi duen arrastoa
arakatzekoa, besteak beste.

Euskal Herrian ere aspaldi errotu zen xakea, orrialde hauek erakusten duten
moduan. Nafarroako Erresuman xakean aritzen ziren, batez ere gortean. Landucciren,
Larramendiren eta Pouvreauren hiztegiek xakeari buruzko euskarazko aipamenak
zituzten, eta 1897an xakeari buruz aritu zen Euskalzale aldizkaria. 1911n, berriz, xakearen historia aldatu zuen
Donostian jokatutako Nazioarteko Xake Txapelketak. Xakeari buruzko euskarazko
lehen liburua, berriz, euskal presoek idatzi zuten, Soriako kartzelan.
Atarrabiako ikastolako haurrei Anatoli Karpov bisitan joan zitzaien, eta euskal
selekzioak sobietarren selekzioaren aurka jokatu zuen. Baina bada askoz gehiago
ere orrialde hauetan. 64 ataletan bilduta daude guztiak. 64 begirada,
kazetaritza, historia, zientzia, geopolitika, feminismoa eta beste hainbat
alorretan barrena bidaia atsegina egiteko moduan. Gozatu partidarekin.

Gari Berasaluze Ostolazari egindako elkarrizketa irakurri

Liburuaren booktrailerra

Aurkibidea

Hitzaurrea, Nagore Rementeria

I. HASIERA

  1. Damaren ganbitoa

  2. Akordatzen hasita

  3. Xake nobela

  4. Txaturangatik xakera. Jokoaren historia laburra

  5. Etimologia apur bat

  6. Lexikografia-ariketak

  7. Euskalzale, 1897. «Ajedreza euskeraz»

  8. Elkarteak eta txapelketak, lau haizetara

  9. Denboraren orratzak

10. Xakearen hizkera. Idazkera aljebraikoa

11. Ariketak, aldizkariak eta zutabeak

II. GARAPENA

12. Iragana eta etorkizuna

13. Neurosexismoari aurre eginez

14. Xakean, asteburuetan errepidean bizikletan bezala

15. Polgar ahizpak. Gailurrera heltzeko bide berezia

16. Nesken komuneraino

17. Sofonisba Anguissolaren Xake-partida

18. Mila gau eta bat gehiago xakean: Zein al-Mawassif

19. Erdi Arotik gaur egungo sailkapenetara

20. Herrialde Katalanetatik mundura, dama xake-taulara

21. Xake, Soriako kartzelatik

22. Marfila eta ebanoa, xakearen zuria eta beltza

23. Arrakala zabalduz

24. Dekorazio modernoa, ukitu klasikoarekin

25. Loraldia, oztopoen gainetik

26. Koroatutako peoiak

27. Jose Raul Capablanca. Kondairaren itzala

28. Maria Teresa Mora Iturralde. Beth Harmon Habanan

29. Donostia 1911. Mugarria xakearen historian

30. Beroki, alkandora eta gorbata artean

31. Arauak, puntuak eta tituluak, Nazioarteko Xake Federazioaren arabera

32. After Boltxebike: xakea langileen artera

33. Botere osoa sobietarrentzat

34. Vera Mentxik. Aitzindariaren duintasuna

35. Feminismo sozialistaren alabak

36. Dilaram. Jokatu gazteluak, ez emaztea

37. Partida bizidunak eta hilezkorrak

38. Gerra Hotza xake-taulara

39. Bobby Fischer. Izuen gordelekuetan barrena

40. Spasski-Fischer, 1972. Mundua Islandiara begira

41. Nona Gaprindaxvili. Genero-bereizketarik gabe, gailurrean

42. Maia Txiburdanidze. Sormenari zabaldutako leihoa

43. Anatoli Karpov. Errege zuria

44. Liburuak, zigiluak eta beste bilduma batzuk

45. Gari Kasparov. Errege beltza

46. Lurralde berrietara iristeko mapak

47. Karpov-Kasparov, 1984. Lehia estuaren hamarkada7

48. Leontxo Garcia Olasagasti. Pasioa xakearen arabera

49. Jaque aldizkaria. Dendaostean leundutako bitxia1

50. Xakearen inguruko euskal kazetaritza

III. AMAIERA

51. Xakea eskolan: heziketarako laguna

52. Karpov Atarrabiako ikastolan

53. Hautazko ikasgaia Nafarroan

54. Xake Festa. Imanol Urbietaren azken abestia

55. Xakea eta zinema. Harreman luze baten gidoia

56. Literaturaren ispiluan barrena

57. Ehun elkarte eta bi gehiago. Xakea Euskal Herrian

58. Moda eta xakea, Balentziagaren uberan7

59. Zuriak eta beltzak, xakea deskolonizatzen

60. Lehia itsua

61. Artea, zientzia eta kirola

62. Magnus Carlsen. Handia

63. Beste askoren artean

64. Itsasoari begira

ERANSKINA

BIBLIOGRAFIA