Nazionalismo subliminala(k) eta testuliburuak: alfabetatze nazional paraleloak Euskal Autonomia Erkidegoan

Autorea(k): Jon Fernández-Iriondo
Jakintza-arloak: Soziologia
Orrialdeak: 87-111

Nazionalismo-ikerketen alorrean kokatutako ikerketa honek euskal eta espainiar nortasunen erreprodukzio hutsal edo subliminala aztertzen du Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek erabiltzen dituzten Gizarte Zientzietako testuliburuen analisiaren bidez. Besteak beste Michael Billig-en nazionalismo hutsalaren tesiaz baliaturik, eduki-analisi kuantitatiboa eta kualitatiboa uztartu dira hiru argitaletxetako testuliburuak konparatzeko. Aurkikuntzei dagokienez, testuliburuek islatzen dute EAEko hezkuntza-sistemako ikasleek alfabetatze nazional ezberdin eta paraleloak bizi dituztela: argitaletxe gehienek nazionalismo espainiarra banalizatzen dute; Ikaselkar argitaletxeak, berriz, modu nazionalistan —eta ez erregionalistan— erreproduzitzen du euskal nortasuna.

Jon Fernandez Iriondo: "Segun eta zer testuliburu erabiltzen dituzten eskolan, nazio-identitate bat edo bestea helduko zaie gehiago ikasleei"

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi