Bizikidetza eta kulturartekotasunaren sustapena eskolan World Café-aren bidez

Autorea(k): Andrea Perales Fernández de Gamboa, Unai Coronel Gastiain, Igone Palacios Agundez, Arantza Rico
Jakintza-arloak: Pedagogia
Orrialdeak: 17-46

Hezkuntzaren erronka nagusietako bat eskola-komunitatean bizikidetza erreala eta kultura ezberdinen arteko truke positiboa sustatzea da, aniztasuna aberastasun bihurtuz. Ikerketa honetan, Gasteizko eskola publiko bateko esku-hartzea aurkezten dugu; helburua izan da eskola-komunitateak prozesu parte-hartzaile baten bidez bizikidetza eta kulturartekotasuna sustatzeko proposamenak egitea, eta hori lortzeko World Café tresnaren baliagarritasuna ebaluatzea. Horretarako, hiru tresna uztartu dira: familientzako galdetegi bat, World Café tresnan oinarritutako parte-hartze saio bat eta prozesuaren inguruko asebetetze-galdetegi bat. Eskola-komunitateak irudikatu duen ametsetako eskolaren ezaugarri nagusietako batzuk dira elkartasuna, eskubide-berdintasuna eta diskriminaziorik eza. Hori lortzeko, elkartzeko eta elkar ezagutzeko espazioak sortzea eta eskolan presente dauden kultura ezberdinak ezagutzeko aukerak sustatzea proposatu da. Parte-hartzaileen balorazio positiboen oinarrian ikusi da World Café-a tresna lagungarria izan daitekeela eskola-komunitateetan lan egiteko.

Eskolaren erronka nagusietako bat inplikazio-maila baxuagoa izan ohi duten familien parte-hartzea erraztea da

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi