Emakumeak eta alkohol-kontsumoa: estigmaren kalteak

Autorea(k): Goretti Soroa Martinez, Aitor Aritzeta Galan, Nahia Garcia de Eulate Garagalza, Ainara Aranberri Ruiz
Jakintza-arloak: Psikologia
Orrialdeak: 45-71

Azken urteotan emakumeen alkohol-kontsumoa areagotu egin da, zeinak eragin negatiboa daukan, besteak beste, haien antsietate- eta depresio-mailetan, autokontzeptuan eta tratamendu-bilaketan. Honenbestez, lan honen helburu nagusia da alkoholarekin arazoak dituzten emakumeekiko estigmak haien buru-osasunean eta tratamendu-bilaketan izan dezakeen eraginaren berrikuspen sistematiko eguneratua egitea (PRISMA metodoarekin). Emaitzen arabera, ratamendua bilatzeko oztopoen artean emakumeek estigma-maila altuagoak dituzte eta autoestigma depresioarekin eta osasun-maila urriarekin lotuta dagoela ikusi da. Hortaz, estigma motak emakumeen ongizatean zer-nolako inpaktua duen jakitea oso lagungarri izan daiteke prebentzio-programak garatzeko eta emakumeei zuzendutako tratamendu indibidualizatu zein talde-mailakoak diseinatu, inplementatu eta ebaluatzeko.

Goretti Soroa Martinez: "Emakumeon osasun mentala ez da apenas ikertu genero-ikuspegitik"

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi