Euskal kasazio zibila espainiar kasazio-sisteman integratzeko azken saiakera: Euskal Kasazio-Errekurtso Zibilari buruzko maiatzaren 19ko 4/2022 Legearen harira

Autorea(k): Ixusko Ordeñana Gezuraga, Sara Arruti Benito
Jakintza-arloak: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
Orrialdeak: 93-124

Espainiar kasazio-sisteman kasazio arrunta eta kasazio autonomikoa bizikide dira. Biek helburuak, ondoreak eta araudia partekatzen dituzte, baina kasazio arrunta da haien arteko elkarbizitzaren gidari eta, azken batean, kasazio-sistema guztiaren ardatz. Testuinguru horretan, espainiar kasazio-sistemak eratzen duen puzzlearen azkeneko pieza dugu aztergai, Euskal Kasazio-Errekurtso Zibilari buruzko maiatzaren 19ko 4/2022 Legea, hain zuzen ere. Espainiar kasazio-sisteman kasazio arruntak eta kasazio autonomikoak bizi duten egoera abiapuntu izanik, euskal kasazio-errekurtso zibila arautzen duen lege berri horren azterketa kritikoa egingo dugu, araubide berriaren indargune eta ahuleziak azaleratuz.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi