Txarles Ranero Maruri
Izena: Txarles
Abizenak: Ranero Maruri
Ikasketak: euskalduntze-alfabetatze
Jaioterria eta urtea: Bilbo, 1964
Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko "Euskalduntze eta Alfabetatzea" Diplomatura (EHU,1997) . Lan-ibilbide osoa AEKn egin dut, 1986an lanean hasi nintzen irakasle, eta segituan euskaltegiko arduradun, gerora enpresetako ikastaldeen antolatzaile... 2000. urteaz geroztik AHIZE hizkuntza-aholkularitzaren koordinatzaile-lanetan nabil. Denbora horretan guztian koordinazio-lanez gain, hainbat erakundetan aholkulari moduan ibili naiz eta Bai Euskarari zein Bikain ziurtagirietan ebaluatzaile aritu izan naiz.