Saroi Jauregi Aiestaran

Izena: Saroi
Abizenak: Jauregi Aiestaran
Ikasketak: Euskal Filologia
Jaioterria eta urtea: Zaldibia, 1978

Saroi Jauregi Aiestaran, Zaldibian sortua 1978an. Euskal Filologia (2000, Deustuko Unibertsitatea) eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterra (2016, Euskal Herriko Unibertsitatea) ikasi zituen. 2002tik, Elhuyarren ari da, Hizkuntza eta Teknologiako unitatean. Itzultzaile-zuzentzaile hasi zen, eta, zenbait trebakuntza-saio ere eman ditu, itzultzaileentzat eta euskaraz lan egiten duten kazetarientzat. Gaur egun, Elhuyarreko hizkuntza-kalitateko lantaldearen arduraduna eta Hizkuntza eta Teknologia unitateko komunikazio-arduraduna da. @ElhuyarHizk Twitterreko kontuaren bidez, euskarazko trebakuntza-pilulak sareratu eta kanpotik jasotzen diren hizkuntza-zalantzei erantzuten die.


Inguma