Katixa Dolhare Zaldunbide
Katixa Dolhare Zaldunbide Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Baxe Nafarroan errotu da 2015ean, Bankan. Goi mailako ikasketa literarioak egin zituen classes préparatoires aux grandes écoles delakoetan, Bordeleko Montaigne lizeoan, bi urtez (hypokhâgne eta khâgne), eta ondotik literaturan berezitu zen Bordeaux-Montaigne unibertsitatean, doktoregoraino, 2010ean. Letretako agregazioa pasatu zuen 2005ean, eta geroztik irakasle da. Hemezortzi urtez irakatsi du bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean, bietan, bai eta AEKn eta Seaskako barne formakuntzaren baitan ere. 2023ko irailetik geroztik, denbora osoz ari da Bordeaux-Montaigne unibertsitatean literatura irakasle gisa, Euskal Ikasketak sailean, Baionako kanpusean.
Idazlea. Literaturan doktorea. Bordeleko Unibertsitateko ikertzailea.
Inguma