Josune Muñoz San Jose

Izena: Josune
Abizenak: Muñoz San Jose
Ikasketak: euskal filologia
Jaioterria eta urtea: Bilbo, 1967

Bilbon jaio nintzen, 1967.urtean. Euskal filologoa naiz, Genero-ikasketan zein ikerketetan aditua. 2004an SKOLASTIKA Literatur zerbitzuak sortu nuen Bilbon, emakumeen literaturan espezializaturiko kulturgunea. Bizkaiko Foru Aldundiko berdintasun arloan ematen den, 2022ko BERDINTASUNERAKO ZIRGARI SARIA jaso du.

SKOLASTIKAn hainbat tailer eta ekimen kultural eskaintzen dira, betiere emakumeen sorkuntza ardatz hartuta. Gainera, badu liburutegi espezializatua, 5.000 aletik gorakoa, eta komikteka ere, 2.000 aletik gorakoa.

Hiru ikerlerro hauek jorratu ditut: Mendebaldeko emakumeen literaturaren historia, Afrika, Asia eta Ekialde hurbileko emakumeen literatura; eta euskal emakumeen literatura.

Emakumeen hitzen inguruan aritzean gain, emakumeen begiradak eta sortzen dituzten irudiak izan ditut ikergai. Eta ondorioz, emakumeen komikiak eta erotikak landu ditut azken urteotan. Era berean, Emakumeen aurkako indarkeriak komikietan, Maitasun erromantikoa desmuntatzen, Hilekoak eta Irudi menopausikoen laborategia izeneko egitasmoak etengabe lantzen ditugu formato ezberdinetan (hitzaldiak, erakusketak, kanpainak…)

Bestalde, SAREINAK taldeko kidea naiz; egitasmo horrek literatura, feminismoa eta euskara uztertzen ditu. Sare feministetan aritzeaz gain, azken urte hauetan bigarren mailako hezkuntzara,

2022-23 ikasturtean zehar Skolastikak Batxillergoko euskara eta euskal literatura esku-liburu berriak prestatu ditu.


Inguma
Josune Muñoz  San Jose