Jon Imanol Etxabe Telleria

Izena: Jon Imanol
Abizenak: Etxabe Telleria
Ikasketak: Psikologian Gradua, Sexologian Masterra, Gorputz Psikoterapian Masterra, Kantu Lirikoan Gradua, Kantu Lirikoan Masterra
Jaioterria eta urtea: Usurbil, 1994

Psikologoa, sexologoa eta gorputz psikoterapeuta egunez eta abeslaria gauez. Batetik, bere kontsulta du Donostia zentroan; banakakoak eta bikoteak hartzen ditu bertan kontu psikologiko edo sexologikoak lantzeko. Bestetik, Bizi Bide elkarteko Arreta Psikologikoaren Zerbitzua koordinatzen du. Bestalde, Harremanak elkarteari esker, sexu hezitzailea da Gipuzkoa osoko ikastetxeetan, 6 urtetik 18 urtera arteko ikaslegoarekin eskuhartzeak egiten edota guraso zein irakasleekin saioak antolatzen. Era berean, Usurbilgo Zumarte musika eskolan Kantu irakaslea da eta bertako lau abesbatzak zuzentzen ditu. Donostiako Dirdira antzerki musikaleko eskolan Kantu eta interpretazio irakaslea ere bada. UEUren “Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik” liburuan Iñaki Dorronsororekin batera kapitulu bat idatzi zuen Sexologiaren inguruan eta 51. Udako Ikastaroetan “Orri bustiak: euskarazko literatura erotikoa” jardunaldian hizlari lanetan aritu zen.


Inguma
Jon Imanol Etxabe Telleria