Joanes Igeregi Santamaria
Izena: Joanes
Abizenak: Igeregi Santamaria
Ikasketak: Humanitateak eta Enpresa lizentziatura, Bigarren hezkuntzako irakasle izateko masterra, Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza-praktikak XXI. Mendean masterra.
Jaioterria eta urtea: Barakaldo, 1985
Humanitateak eta Enpresa lizentziatura ikasi nuen, eta gerora master bana egin dut bigarren hezkuntzako irakasle izateko eta soziolinguistika arloan. Zenbait lanbide ezberdin izan ditut bizitzan zehar (zirkuitu elektronikoen muntatzaile, harakin, irakasle eskolan, unibertsitatean zein euskaltegian...), eta une honetan Garabide Kultur Elkarteko langilea naiz. Garabideko lantaldearen baitan, Kolonbia, Ekuador eta Guatemalako jatorrizko hizkuntzak biziberritzeko proiektuen ardura daukat. Ordaindutako lanalditik kanpo, Sukar Horia talde ekologistan, Eguzkizaleak konpartsan, Jauzi ekosozialean eta Algortako Bertsolari eskolan parte hartzen dut.
Inguma