Andere Ormazabal Gaston
Izena: Andere
Abizenak: Ormazabal Gaston
Ikasketak: ZZPP, Soziologia eta Antropologia
Jaioterria eta urtea: Donostia, 1981
Politika eta Administrazio Zientzietan, Soziologian eta Antropologian lizentziaduna eta Politika Zientzietan doktorea da, eta Partaidetza eta Komunitate Garapena (2017) eta Ikasketa Feministak eta Generokoak (2010) masterrak egin ditu, denak Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Saileko irakaslea da. Parte Hartuz Ikerketa Talde Kontsolidatuaren baitan, ondorengo ikerketa lerroak jorratzen ditu: partaidetza, herri mugimenduak, feminismoa eta gobernantza. Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea da.
Irakasle honen ikastaroak
Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak. (Jakin jardunaldia)
2023-06-22
Usurbil - Artzabal egoitza
Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz.
2021-02-26
Gasteiz - Oihaneder Euskararen Etxea
Zapalkuntza ugari, askabide a(h)unitz: herri-mugimenduen jardunean sakontzen.
2013-07-17
Gernika - Astra, kulturarako fabrika
Auzolana eta herrigintza: bizimodu komunitarioak berpiztuz.
2011-07-12
Eibar - Markeskoa Jauregia