Ainhoa Calvo Maneiro
Izena: Ainhoa
Abizenak: Calvo Maneiro
Ikasketak: Filologia
Jaioterria eta urtea: Donostia, 1976
Ainhoa Calvo Maneiro naiz, pasaitarra naiz eta buelta asko eman ondoren Pasai Donibanen bizi naiz gaur egun. Euskal Herriko Unibertsitatean Filologia Erromanikoan lizentziaduna naiz eta gaur egun Donostiako Antigua-Luberri Bigarren Hezkuntzako institutuan Latina eta Gaztelania klaseak ematen ditut.Ikastute askotan Hezkidetza arduraduna izan naiz, bai Hernaniko institutuan, bai Luberrin eta hainbat proiektu bultzatu ditut; adibidez, ikasleekin bidaiak eta trukaketak antolatzen ditut. Nire irakasle praxian funtsezkoa da nire ikasleen ongizatea. Hori dela eta, nire irakasgaien helburu nagusiak dira haien autoestimua lantzea, haien gaitasun kritikoa eta sortzailea lantzea, beren bizi-proiektua modu subiranoan eraiki ahal izan dezaten.