Xabier Landabidea: "Gure helburua beteko litzateke gaur gure planteamenduak zalantzan jarri eta etxera zalantza berriekin joango bagina"
2023ko ekainaren 20a
"HDEH2023: Adimen Artifiziala auzitan" jardunaldia antolatu dute Badalabek, Errenteriako Udalak eta UEUk ekainaren 20an, Errenterian. Hiru ardatz tematikoren inguruan (kazetaritza, hezkuntza eta arte-sorkuntza) teknologia hauen eta hauen inguruko diskurtsoen aldeko eta aurkako arrazoiak ezagutzea, aletzea eta eztabaidatzea izango da helburua, eta jardunaldiz hitz egiteko egon gara antolaketa lanetan aritu den Xabier Landabidea Urrestirekin (Bilbo, 1981). Landabidea, Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Administrazio eta Politika Zientzietan lizentziatua da, eta Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea eta Euskal Gaien Institutuko ikertzailea da, UEUko Komunikazio Saileko kidea, eta Errenteriako Humanitate Digitalen Ikerketa Guneko (HDGuneko) koordinatzailea. Harekin izan gara jardunaldiaz hitz egiteko.