UEUk pedagogo bat behar du Eibarko egoitzan lan egiteko
2025ko otsailaren 14a

UEUk honako lanpostu hau eskaintzen du:
Eskakizunak:
Hezkuntzaren arloko unibertsitateko gradua, edo unibertsitateko gradua eta lan-eskarmentua hezkuntzaren zein pedagogiaren arloan (pedagogia konprometituak, metodologia berritzaileak, baliabide didaktikoak eta online irakaskuntza).
Ikas-irakaskuntzarako ingurune teknologikoei eta baliabide teknopedagogikoei buruzko ezagutza edota lan-eskarmentua.
Ikas-irakaskuntza testuinguruetarako eredu pedagogikoei buruzko ezagutza edota lan-eskarmentua.
Honako ezaugarri hauek ere baloratuko dira:
UEUren proiektuaren ezagutza.
Euskaraz lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna.
Harremanetarako gaitasuna.
Jendarte berdinzale baten eta feminismoaren aldeko jarrera.
Ezaugarriak:
Lanpostua: aholkulari pedagogikoa.
Lanaldi osoa.
Epealdia: martxoan hasteko (amatasun-ordezkapena da, luzatzeko aukerekin).
Lantokia: UEUren egoitza akademikoa (Markeskoa jauregia, Eibar).
Oharra: Gazteleraz soilik jasotzen diren curriculumak automatikoki baloraziotik kanpo geldituko dira.
Interesik izanez gero, bidali mezu bat ERREF.PEDAGOGIA izenburuarekin komunikazioa@ueu.eus helbidera, CV eguneratua atxikiz. Bidalketarako azken eguna: OTSAILAK 24 (10:00ak arte)