UEUk IRALE programarako irakasleak behar ditu

2025eko urtarrilaren 15a

UEUk IRALE programarako irakasleak behar ditu

UEUk IRALE programarako irakasleak behar ditu.

Eskatzen da:

  • Euskal Filologian lizentziatua izatea eta irakasle gisa eskarmentua izatea (curriculuma baloratuko da)

  • Euskaraz irakasteko gaitasuna izatea

Eman beharreko ikastaroak:

Ikasleen gaitasun komunikatiboa helburu izanik, euskararen irakasbideak hobetzeko metodologia ikastaroa

  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa: Bizkaian

  • Ordu kopurua: 14 

  • Aldia: Lehenbailehen hasteko (Asteazkenetan: 15:30-17:30)

Ahozko hizkuntzaren lanketa ikastaroaren Ahozkoa lantzeko praktika konkretuen zatia bakarrik

  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa: Gasteizen

  • Ordu kopurua: 10-15 inguru

  • Aldia: Otsailean hasteko (Astearteetan: 13:00-14:30 eta Asteazkenetan 13:00-15:00)

Curriculumak bidaltzeko epea: urtarrilaren 22ra arte (gehienez 09:00)

Nora bidali: izaskun.lopez@ueu.eus (Izaskun Lopez Nuñez +34 943 821426)

Zer bidali: zure curriculuma (bereziki gaiarekin zerikusia duen formazioari eta esperientziari buruzko informazioa interesatzen zaigu)

Oharrak: Esan ikastaro bakarra edo gehiago emateko prest egongo zinatekeen