Matematikari Euskaldunen VI. Topaketa. Komunikazioak bidaltzeko deialdia
2024ko martxoaren 13a
2013an hasi ginen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen Topaketak antolatzen, eta aurtengoa VI.a izango da. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko, gure arteko sarea antolatzen jarraitzeko eta posible bada elkarlanari bide emateko helburuaz dator seigarren topaketa. Parte hartzera animatzen den orok bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izango du, hau da, besteei zertan dabilen azaltzeko aukera. Jardunaldiak ekainaren 17an (astelehena) egingo dira, Eibarren, 2024ko Udako Ikastaroen barruan. Hasteko, aurkezpen-hitzaldi bat izango da eta ondoren komunikazioak.
Topaketarako aurkezpenak bidaltzeko deialdia egiten dugu orain (izena emateko epea aurrerago zabalduko da, plangintza osoarekin batera).
Aurkezpen bakoitza egiteko 10-15 minutu izango dira, eta beste bost minutu galdera-erantzunetarako.
Nola aurkeztu zure komunikazioa?
Izenburua.
Egileen izen-deiturak.
Harremanetarako posta elektronikoa.
Komunikazioaren laburpena (gehienez orrialde batekoa).
Nora bidali? UEUko Matematika sailera: matematika@ueu.org
Aurkezpenak bidaltzeko azken eguna: 2024ko apirilak 12 (ostirala).