UEUk 'Ingumak 25 urte' ikerketa-beka zabaldu du
2025ko urtarrilaren 29a
![UEUk 'Ingumak 25 urte' ikerketa-beka zabaldu du](https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/inguma-25-urte-ikerketa-beka-martxan-jarri-du/@@images/image-600-1574ee6c47fd1a90bb3dee96e5d32bf9.jpeg)
Inguma Euskal Komunitate Zientifiko-intelektualaren datu-baseak 25 urte bete ditu euskarazko goi- mailako ekoizpena bildu, katalogatu eta eskuragarri jartzen. Urte hauetan zehar, euskarazko jakintza eta ikerketa sustatzeko tresna eraginkorra bihurtu da, komunitatearen ezagutza eta bilgune gisa ekarpen nabarmena eginez.
Datu-basearen urteurrena dela eta, UEUk Ingumak 25 urte' beka-deialdia aurkezten du, euskarazko ekoizpen zientifiko eta intelektualaren bilakaera, garrantzia eta eragina sakonago aztertu eta aitortzeko aukera gisa. Deialdiaren helburua da azken 25 urteotan datu-baseak euskal komunitate zientifikoari eta euskarazko ekoizpenari egindako ekarpena aztertzea, eta etorkizunerako estrategiak identifikatzea. Ildo horretan, beka-deialdi hau ikerketa berritzailea eta ikuspegi estrategikoa bultzatzeko gonbidapena da.
Helburuak
Beka-deialdi honen helburu nagusiak honakoak dira:
1. Inguma datu-basearen bilakaeraren eta eraginaren azterketa egitea:
◦ Datu-basearen ekarpena soziolinguistikaren ikuspegitik aztertzea, euskarazko jakintza eta ikerketa sustatzeko izan duen garrantzia argituz.
◦ Bibliometria bidez datu-baseko erregistroak eta euskarazko ekoizpenen bilakaera kuantifikatu eta aztertzea.
2. Euskararen sustapena eta zabalkundea aztertzea:
◦ Ingumak euskarazko goi-mailako ekoizpenaren zabalkundea eta ikusgarritasuna nola bultzatu duen ebaluatzea.
◦ Euskarazko zientzia eta jakintzaren transmisioa indartzeko datu-basearen ekarpena neurtzea.
3. Etorkizuneko erronkak eta aukerak identifikatzea:
◦ Datu-basearen oinarrietan eta azterketa-emaitzetan oinarrituta, etorkizuneko erronkak eta hobekuntza-esparruak proposatzea.
◦ Euskarazko ikerketa-lanen zabalkundea eta nazioarteko ikusgarritasuna handitzeko estrategiak proposatzea.
Ikerketa-arloak
Bekaren onuradunek, besteak beste, honako ikerketa-arlo hauek landu ditzakete:
- Soziolinguistika: Euskarazko goi-mailako ekoizpenaren bilakaera, erabilera eta
ikusgarritasuna. - Bibliometria: Inguman katalogatutako ekoizpenen kopuruaren, arloaren eta eraginaren
azterketa. - Euskararen sustapena: Zientzia eta ezagutzaren arloetan euskararen normalizazioan datu-
basearen ekarpena. - Zientzia-zabalkundea: Euskarazko ekoizpen akademikoaren transmisioa eta gizarteratzea.
Eskatzaileak
- Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren
kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da. - Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatura, gradua edo maila horretako tituluduna
edo goi-mailako tituluduna izatea. Lantaldeen kasuan, gutxienez partaideen erdiek bete
beharko dute baldintza hori. - Euskarazko gaitasuna: eskatzaileak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1
hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izan beharko du: EGA, HE3, etab. Lantaldeen kasuan,
partaide guztiek izan beharko dute gaitasun hori.
Deialdiaren ezaugarriak:
- Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egingo dira.
- Ikerketa-lanaren iraupena gehienez 6 hilabetekoa izango da, diru-poltsa esleitzen den egunetik
hasita. - Ikerketa-lanak originala eta argitaragabea izan behar du.
- Ikerketaren helburuak Inguma datu-basearen azterketa egitea eta euskarazko ekoizpen zientifikoaren irakurketa edo argazki bat lortzea izan behar ditu barne. UEUk laguntza teknikoa eskainiko du Inguma datu-baseak izan duen erabilera kontsultatzeko, baita
Wikipediako artikuluetan agertzen diren aipamenak bilatu eta kuantifikatzeko ere. - Ikerketaren emaitzarekin amaierako txosten bat sortu beharko da. ‘Jarraipena’ atalean zehazten den 4 hilabetetara entregatu behar den txosten partzialaz gain.
- Horrez gain, ezagutza librea sortu, trukatu edota zabaltzeko asmoa duten datuak edota programak sortzea hobetsiko da, beti lizentzia libreekin zabaltzeko modukoak.
- 5.000 euroko diru-poltsa bat aurreikusten da.
- Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 29tik otsailaren 26ra egongo da zabalik, biak barne. UEUren webgunearen bidez aurkeztu beharko dira.
- Ebazpena martxoaren 10erako jakinaraziko da eta jasotzaileak martxoaren 14 baino lehen
erabakiko du beka onartzea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- UEUren formularioa behar bezala beteta.
- Eskatzailearen curriculum vitaea, eta curriculum vitaean adierazitako titulazioen eta merituen egiaztagiriak. Lantaldeen kasuan, partaide guztienak.
- Proiektuaren zehaztasun txostena, ahalik eta zehatzena (6 orrialdekoa gehienez), honakoak azalduz: Lanaren ikerketa-esparrua; Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; Ikertzailearen edo taldearen aurreko esperientzia; Helburuak; Materialak, baliabideak eta lan-metodologia; Lana garatzeko kronograma; Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa; Euskarazko ezagutza librea sortu, erabili, trukatu edota zabaltzeko gaitasuna; Bestelako finantzabideak, baldin eta baleude.
- Eskatzaile edo zuzendariaren espediente akademiko laburra.
- Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza- eskabideen zerrenda, edo, halakorik balego, jasotako dirulaguntzen zerrenda, bakoitzaren
zenbatekoa eta helburua zehaztuta. - Eskatzailearen euskara-gaitasuna frogatzen duen dokumentua: EGA edo baliokide den titulua
edo ziurtagiria. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako
gaitasuna.
Argibideetarako helbide hau erabil daiteke: inguma@ueu.eus (+34 94 679 05 46)
Eskabideak ebaluatzea
Ikerketa-proposamenak UEUk izendatutako Ebaluazio Batzorde batek aztertuko ditu. Ebaluazio
Batzordearen osaketa honako hau izango da:
• UEUko zuzendaritzako kide bat: ikerketa-arduraduna edo haren ordezkoa.
• UEUko Datu-base Batzordeko kide bat.
• UEUko lantaldeko kide bat, idazkari-lanetan.
Balorazio-irizpideak:
- Eskatzailearen eta zuzendariaren CVa.
- Proiektuaren egokitasuna (euskarazko ekoizpen zientifikoa eta Inguma), irismena, kalitate teknikoa eta egingarritasuna. Ikerketa-proiektuen ezaugarri hauek baloratuko dira:
- Egingarritasuna: Proposatzen diren helburuak egingarriak izango dira, bai metodologia bai baliabide zein denbora aldetik.
- Originaltasuna eta berrikuntza: Proposatzen den ikerketa-proiektuaren izaera berritzailea positiboki baloratuko da.
Ordainketa eta zuriketa
Diru-poltsaren ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:
- Kopuru osoaren % 60, esleitzen den une berean, aurreordainketa moduan.
- Gainontzeko % 40a, ikerketa-lanaren bukaeran, lana aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman
ondoren.
Jarraipena
Ikerketa-proiektuen jarraipena Ebaluazio Batzordeak izendatutako Jarraipen Taldeak, 2 edo 3 kidez osatuta egongo denak, egingo du.
Proiektuaren jarraipen egokia bermatzeko bekaren jasotzaileak jarraipen-txostena aurkeztuko du proiektua hasi eta 4 hilabetera.
Jarraipen-txostenaren atalak honako hauek izango dira:
- Izenburua.
- Taldekideak.
- Proiektuaren garapena: aurrerapen-maila, helburuen lorpen-maila, egindako egokitzapenak.
Jarraipen-txostenaren onarpena Jarraipen Taldeak egingo du.
Amaierako txostena 6 hilabetera aurkeztuko da: 2025eko irailaren 19an. Txosten horretan helburuen lorpen-maila eta proiektuaren ondorioak aurkeztu beharko dira.
Amaierako txostenaren onarpena Jarraipen Taldeak egingo du.
Erreferentziak
Inguma eta ekoizpen zientifikoaren lantzen duten zenbait erreferentzia:
- Komunitate zientifiko euskalduna. Azterketa historikoa eta bibliometrikoa
- Euskarazko aldizkari zientifikoak zientziaren komunikazio-sisteman
- Artearen arloko produkzio zientifikoa euskaraz XX. mendearen amaieran eta XXI.aren hasieran. UEUren UZTARO aldizkariaren ekarpena
- «Ingumak baieztatu du badagoela komunitate bat»
- Inguma eta Wikidata uztartuz, euskarazko zientziaren ezagutza-graforantz