Ikusgai Lore Erriondo Korostolari egindako Ikerl(h)ari dokumental laburra
2024ko azaroaren 13a

Ikusgai dago Lore Erriondo Korostola (Errenteria, 1960) ikertzaile aitzindariari egindako ikerl(h)ari dokumental laburra. Nondik gatozen jakiteko eta ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta errekonozitzeko jaso dugu haren testigantza.
Plataforma hauetan dago ikusgai: PeerTube-n eta Youtube-n.
ikerl(h)ari proiektua
UEUk urteak daramatza ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotu, elkarlana sustatu eta euskarazko produkzio zientifikoa akuilatzen. Bide horretan egin ditugu ehunka elkarrizketa, #Txiotesia lehiaketa, Ikergazte kongresua, Barredromoa eta Akademiatik plazara bezalako ekitaldi dibulgatzaileak.
Orain, beste pausu bat eman eta azaroan argitaratuko ditugu ikerl(h)ari bideopodcasta eta ikertzaile aitzindariei buruzko dokumentalak.
Eider Saraguetan bideratu ditu grabatu diren lau bideopodcastak. Hona hemen argitaratze-datak:
- Azaroak 4. Dibulgazioa. Aimar Erkiaga Erkiaga, Ane Portillo Blanco, Josu Narbarte Hernandez
- Azaroak 11. Etxetik mundura. Olatz Leturiaga Angoitia, Gontzal Carrasco Cobo, Pauline Guelle
- Azaroak 18. Generoa. Ione Zuloaga Muxika, Uxue Diez-Guiral, Sara Arruti Benito, Uxue Fernandez Lasa
- Azaroak 25. Herri-ikerketa. Haritz Azurmendi Arrue, Itsaso Larramendi Elexgarai, Marta Luxan Serrano
Bestetik, nondik gatozen jakiteko eta ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta errekonozitzeko bi ikertzaile aitzindariren testigantzak jaso ditugu dokumental labur bitan, UEUkideak biak.
- Azaroak 13. Lore Erriondo Korostola
- Azaroak 20. Jesus Mari Txurruka Argarate
Ikerl(h)ari dokumentala BIRA produkzioak-en laguntzarekin egindako proiektua da.