Ikertzaile gazteentzat proiektuen deialdia jarriko dugu martxan
2023ko maiatzaren 29a

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako proiektuen deialdia jarriko dugu martxan. Deialdi hau ekainaren 1ean irekiko da eta irailaren 20an itxi (biak barne) eta 9.000 euroko laguntza izango du.
Deialdi honen helburua ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea da. Horretarako, ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea du helburu. Azkenik, ikertzaile askorentzat hau izango da aurkeztu eta autonomiaz garatuko duten lehen ikerketa-proiektua eta horrek balio erantsia du ikertzaile gazteentzat, beren ikertzaile-ibilbide profesionalean aritzeko lehen aukera emango baitie. Hori guztia euskaraz, eta euskara komunikazio-tresna nagusi dela.
IKUSI OINARRIAK