ikerl(h)ari, ikertzaile euskaldunak ezagutarazten
2023ko azaroaren 7a
UEUk urteak daramatza ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotu, elkarlana sustatu eta euskarazko produkzio zientifikoa akuilatzen. Bide horretan egin ditugu ehunka elkarrizketa, #Txiotesia lehiaketa, Ikergazte kongresua, Barredromoa eta Akademiatik plazara bezalako ekitaldi dibulgatzaileak.
2023an, beste pausu bat eman, eta ikerl(h)ari bideopodcasta eta ikertzaile aitzindariei buruzko dokumentalak argitaratu ditugu azaroan.
1. denboraldia (2023)
Alde batetik, lau bideo-podcast grabatu ditugu ikertzaile gazte euskaldunekin gai hauek lantzeko: komunitatea, euskara, zaintza eta etorkizuna. Aurkezle lanak Unai Lertxundi Ferranek egin ditu, Ingeniaritza Aplikatuan doktoregaia, azken Ikergazteko kongresuko batzorde dinamizatzaileko kidea eta UEUko bazkideak. Egun hauetan argitaratuko ditugu:
- Maite Luengo Aguirre
- Olatz Perez de Viñaspre Garralda
- Aitor Cevidanes Miranda
- Miren Aldasoro Lezea
- Jone Amuategi Aulestiarte
- Naia Laka Arrizubieta
- Eider Saragueta
- Ander Prieto Garay
- Jone Rubio Mazquiaran
- Jon Egaña Huguet
- Aroia Burguete Mikeo
Bestetik, nondik gatozen jakiteko eta ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta errekonozitzeko bi ikertzaile aitzindariren testigantzak jaso ditugu dokumental labur bitan, UEUkideak biak. Egun hauetan ikusiko dute argia:
Mari Luz Esteban Galarza
Jose Ramon Etxebarria Bilbao
Ikerl(h)ari BIRA produkzioaken laguntzarekin egindako proiektua da.