Gotzon Barandiaran Arteaga: "Euskal herritarren gehiengoak ez daki kultur esparruan euskaraz zer sortzen ari den"
2024ko irailaren 26a
Urriaren 26an "Euskal kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak" jardunaldiak egingo dira Azpeitian, Kultur sorkuntzaren transmisioa Taldeak antolatuta (Ahotsenea, Bertsozale elkartea, EIE, EIZIE, Elkar fundazioa, Euskal Wikilarien elkartea, Hik Hasi, Jakin, Lanartea, UEU) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta ( Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua). Ekimenaren helburua, euskarazko kulturgintzaren transmisioa bere osotasunean aztertu eta kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragile guztiekin elkarlanean transmisioa bermatuko duten neurri eraginkorrak proposatu eta adostea da. Abiapuntua argia da, euskarazko kulturgintzaren transmisioa ez dago bermatuta ez hezkuntza arautuan, ez hezkuntza ez arautuan ( aisialdia barne), ez hedabideetan, ez ingurune digitalean ezta etxe giroan ere.
Transmisioan eragile diren eremu guztiak aztertzea delarik xedea, 2019ko lehen jardunaldietan, euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hezkuntza arautua izan zituzten aztergai. 2021eko bigarren jardunaldietan, hezkuntza araututik kanpo euskarazko kulturgintza nola transmititzen dugun hausnartu zuten. Oraingo honetan, hedabideak izango dira hausnarketagai.
Jardunaldi hauei buruzko informazio gehiago eman du Gotzon Barandiaran Arteagak (Larrabetzu, 1974) jardunaldi hauen antolatzaileetako bat: