Gizarte Ekonomiako ikertzaileen topaketarako poster deialdia
2025eko apirilaren 10a

UEUren 53. Udako Ikastaroen barruan, ekainaren 17an, Gizarte Ekonomiako ikertzaileen topaketa izango da Eibarren. Jardunaldia hau GEZKIrekin (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutua) elkarlanean antolatu du UEUk eta helburua da gizarte-ekonomiaren esparruan ikertzen dabiltzanak (bai unibertsitatean zein unibertsitatetik kanpo, sektoretik bertatik) elkartzea, haien arteko elkarrizketa piztea eta elkarguneak arakatzea.
Helburu horrekin, jardunaldia lau atal nagusitan banatuko da:
Unibertsitate mailako ikertzaileen ikerketa-lerroen aurkezpena.
Ikerketa aplikatuko eta sektoreko ikertzaileen lan-ildoak aurkezteko espazioa.
Kafe-tarte zabala posterrak era informalean aurkezteko eta komentatzeko.
Lan-taldeak. Aurreko espazioetan azalerazitako lerroen arteko bidegurutzeak eta kolaboraziorako tarteak arakatzeko asmoz.
POSTER DEIALDIA
Nori zuzendua
Ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan ikerketan ari den edozein norbanako zein talderi, esparru akademikoan zein sektoreko erakundeetan izan.
Taldeak, erakundeak: Martxan dituzuen lan-ildo desberdinen bilduma aurkeztera gonbidatzen zaituztegu.
Banakako ikertzaileak: Zuen ikerketa lerroen edo proiektuaren gaineko begirada jasotzen duen posterra.
Zer bidali
Poster diseinu bat, A1 tamainarako prestatua (zein proportzio berberetan), PDF zein irudi formatuan eta diseinu librean. Antolakuntzako kideak arduratuko dira posterrak inprimatu, eraman eta ipintzeaz.
Bidalketa epea eta helbidea
Proposamenak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 16a izango da. Proposamenak hurrengo helbide elektronikora bidali behar dira: gezki@ehu.eus
Batzorde zientifikoa
- Julen Izagirre Olaizola (Gezki)
- Aitziber Etxezarreta Etxarri (Gezki)
- Enekoitz Etxezarreta Etxarri (Gezki)
- Aitor Bengoetxea Alkorta (Gezki-UEU)