Euskara eta digitalitatea: begiradak 2024tik mahai-ingurua
2024ko maiatzaren 6a
Maiatzaren 16an "Euskara eta digitalitatea: begiradak 2024tik" mahai-ingurua antolatu dugu Errenteriako Torrekuan, arratsaldeko 18:00etan.
Bertan parte hartuko dute:
- Lorea Arakistain (.eus)
- Igor Leturia (Elhuyar)
- Eli Pombo (Iametza)
- Gorka Julio (Talaios)
- Dinamizatzaile: Xabier Landabidea (UEU)
Bizitzaren digitalizazioak galdera berriak ekarri ditu euskalgintzara, erabileraren auzitik hasi eta adimen artifizialare hype eta burbuiletara, itzulpenerako aukerak ere tartean direla. Goi mailako Online Ikastegiak (UEU-GOIk) Euskara eta digitalitatea aditu-titulua aurkeztu berri du 2024-2025 ikasturterako, UPV/EHUren berezko eskaintzaren baitan. Online modalitateko graduondoko horrek prestakuntza eskaini nahi die testuinguru digitalean euskara sustatu nahi duten aditu eta arituei, tresna eta baliabide digitalak ezagutarazteko ez ezik, gogoeta pizteko eta euskararen zaintza eta sustapen digitalerako estrategiak lantzeko. Humanitate Digitalen Ikerketa Gunetik antolatutako mahai-inguru honetan, graduondokoan landuko diren hainbat gairen bueltan arituko gara euskarazko digitalitatean eskarmentu handia duten lau hizlarirekin. Gainera, hitzaldi klasikoen egiturak alde batera utzi, eta parte-hartzaileei kezka bana, itxaropen bana eta galdera bana elkarri proposatzeko eskatuko diegu, euskarak 2024ko panorama digitalean bizi duen egoeraren lau begirada ezberdin jasotzeko eta gaiaren inguruan eztabaidatzeko. Saioa euskararen biziberritzean eta eraldaketa teknologikoan interesa duen edonori zuzenduta dago.