Elena Muñoz Pérez: "Txiotesia nire egunerokoaren isla da"
2024ko maiatzaren 8a

Elena Muñoz Pérez (Gasteiz, 1997) izan zen #txiotesia lehiaketako 6. edizioko txiolari originalena. Farmaziako ikasketak egin zituen EHUn eta unibertsitate bereko NanoBioCel taldean ari da tesia egiten. Lehiaketa berarentzat zer izan zen galdetzeko izan gara berarekin.
Definitu #txiotesia hitz baten (edo bitan? Edo hirutan? ;)
Bizkorra, dardaratsua eta erabilgarria.
Txioak aldez aurretik prestatuta ala eguneko inspirazioaren olatura igo.
Ez nuen argi parte hartu ala ez egun horretan bertan, beraz, esan daiteke oso ondo atera zen inspirazio-une bat izan zela!
Konplikatuena?
Txioak moztea. Zure tesia karaktere gutxitan azaltzea modu sinplean ez da batere erraza.
... eta dibertigarriena?
Nire tesiaren ideia nirea egitearen sentsazioa. Zure egunerokotasunean erabiltzen duzun hori besteei zure moduan azaltzea oso polita izan zen. Eta nola ez, marrazkitxoak eta GIF barregarriak erabiltzea!
Sorpresarik?
Autoa puskatzea saria eman baino ordubete lehenago. Ez zen ustekabe atsegina izan, baina sorpresa izan zen...
Lagunartean, familian...tesiaren nondik norakoak azaltzeko baliatu dituzu txioak?
Nire familiarekin izandako elkarrizketek inspiratu ninduten txiotesiarako, eta ez alderantziz. Hortaz, txiotesia nire egunerokoaren isla da!
Zergatik parte hartu?
Zientzia azaldu ezin badugu, ikusezin bihurtzen gara. Txinako esaera zaharrak dioen bezala: Hobe da kandela bat piztea iluntasuna madarikatzea baino.
Parte-hartzaileentzako aholkuren bat?
Jendeak beldur handia dio zientziari. Uste dute konplexuegia dela ulertzeko. Egin sinple, erakutsi uler dezaketela eta konektatu publikoarekin!