Eider Goiburu Moreno: “Gure helburua da pedagogia feministak ez izatea eduki bat, baizik eta gorpuzten dugun metodologia bat”
2024ko urriaren 14a
UEUk, GOI Ikastegiaren bidez, "Hezkidetzatik pedagogia feministetara: euskal curriculuma iparrorratz" graduondokoa eskainiko du urtarriletik aurrera. Graduondoko berri honek irakasteko zein ikasteko modu feministak zein jarduteko modu feministak identifikatzen, praktikan jartzen eta egituratzen joateko koordenatuak eskaini nahi ditu, beti ere, Euskal Curriculuma iparrorratz duelarik.
Gehiago jakin asmoz, Eider Goiburu Moreno graduondokoko zuzendariarekin izan gara. Psikologian lizentziatua eta pedagogian doktorea da bera eta emakume eta gizonen arteko berdintasun-teknikaria. Sexu-hezkuntzaren eta hezkidetzaren gaineko esku-hartzeekin hasi zuen bere ibilbide profesionala, duela 20 urte, eta bide horrek pedagogia feministak lantzera eraman du. Ibilbide profesionalaren hasieratik ibili da UEUrekin elkarlanean ikastaro eta jardunaldi ezberdinetan. Gaur egun, Goi-mailako Online Institutuan aritzen da, irakasle eta koordinazio-taldeko kide da.