Agertokia zurea da! Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa

Aurkezpena
Geroz eta pertsona gehiagok (profesionalak, enpresa gizonak, lantaldeen zuzendariak, hizlariak, eta abar) gaitasun egoki, bikainak eta dotoreak behar dituzte, helburu zehatz batekin jendaurrean ideiak, proposamenak, proiektuak aurkezteko, produktuak saltzeko, eta abar. Jakina, hizlariak jendaurrean duen eragin handia edo txikiagoa, hobea edo okerra, hizkariak-aurkezleak dituen gaitasunen kalitatean datza.
Hizlari gisa geure rola edozein izanda ere, hobetu daiteke.
Azken finean, komunikatzeko dugun era ikasi egin dugun, imitatze edo modelaketaren bidez, eta ikasketa hori betiere hobetu daiteke. Eta beraz, hobekuntza hori irakatsita izan daiteke ere.
AURKEZPENETAN ENTRENAMENDU TRINKORAKO mintegi hau egilearen emaitza da; Programazio Neurolinguistikotik eta coaching-etik, eta azken finean giza bikaintasunaren ikerketatik datozen teknikekin egituran diseinatutako jendaurrean hitz egiteko gaitasunen kurtsoetan, pertsonarteko komunikazioaren eta coaching-aren kurtsoetan bideratzaile eta entrenatzaile gisa esperientzia luzearen emaitza.
Erabiltzen diren osagarrizko baliabide modernoez gain (proiektoreak, pantailak, ordenagailuak, eta abar), edozein aurkezpenean zalantzagabekoak eta ezinbestekoak diren oinarriak, hots, hitzezkoa den eta hitzezkoa ez den lengoaiaren (edukia eta ahotsa, eta gorputza, hurrenez-hurren) eremuan dauden komunikazioaren alderdi ezberdinak eta “zoko-moko” ugariak era praktikoan landuko dira bertan.
Irakasleak
Helburuak
- Jendaurrean hiz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea.
- Interkomunikazio pertsonal eta profesionalaren prozesuan partaideak kalitatea handiagoz hornitzea.
- Garapen pertsonalaren, profesionalaren hobekuntzan komunikazioaren prozesuaren garratzia eta eraginaz ohartzea.
- Partaideen komunikazio gaitasun guztiak erabiltzea eta hobetzea.
Edukiak
- Norberaren esperientziatik beharrezko trebetasunak garatu.
- Eraginkortasunez, erreztasunez, naturaltasunez eta dotoretasunez komunikatzekoestrategia eraginkorrak ezagutu.
- Eztabaidak ebazteko bitartekoak ezagutu eta praktikan jarri.
- Komunikazioaren eragina harreman pertsonaletan eta profesionaletan aztertu, autoestimua eta besteekin kalitatea hobetuz.
Metodologia
Ikastaroa guztiz praktikoa izango da eta gaitegia norberak komunikazio arloan ekartzen duen esperientzian oinarrituko da.
Unez une, parte-hartzaileek egindako hainbat ariketak osatzen dute prozesu guztia. Ariketa guztien aurretik irakasleak erakustaldi bat egiten du parte-hartzaile batekin edo zenbaitekin. Gero, parte-hartzaile guztiek esperimentatzen dute proposatutako eta erakutsitako ariketa. Ikastaro osoan ikaslearen liburua orientazio gida eta oroigarri gisakoa da.
Erabilitako teknikak Programazio Neurolinguistikoaren teknika corpusekoak dira; horiek, irakaslearen esperientzia eta trebetasunekin batera (metaforak erabiltzea, aipuak eta erakustaldi nahiz ariketen komunikazioan gertatzen den kongruentziazko metamezua bera) “entrenamendu-ikasketa-irakaskuntza” esperientzia aberasten dute.
Nori zuzenduta
Nafarroako sare publikoko A, B eta D ereduetako irakasle ez unibertsitarioentzako ikastaroa