NZ2TOPA! Natur Zientzien II. Topaketa

Hasiera - Bukaera data: 2015ko azaroaren 28a - 2015ko azaroaren 29a (Larunbata-Igandea)
Ordutegia: 9:00-20:00 / 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 16
Matrikula-epearen hasiera: 2015ko urriaren 5a
Matrikula-epearen bukaera: 2015ko azaroaren 25a
NZ2TOPA! Natur Zientzien II. Topaketa

Aurkezpena

Izen ematea urriaren 5ean irekiko da, adi egon!!

UEUren Natur Zientzien sailak antolatuta, Natur Zientzien II. Topaketa ospatuko da 2015eko azaroaren 28an eta 29an, Donostian.

Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko jaio ziren. Bere lehen edizioa 2013an burutu zen, alorreko kide asko erakarriz. Aurreko edizioaren nondik norakoak hemen topako dituzu.

Ikusi hemen topaketari buruzko informazio osagarria: elkarrizketak, bideoak... naturzientzientopaketa.eus

Topaketak norberak egiten duen lana gainerakoei azaltzeko eta ingurukoek egiten duten lana ezagutzeko aukera emango duen plaza izango dira. Horretarako, Euskal Herriko naturan eta zientzian eragin zuzena duten hainbat gairen inguruko hitzaldiak izango dira; taldeek, elkarteek eta erakundeek egiten duten lanaren berri eman ahal izango dute posterren bitartez; euskara eta zientzia uztartzen ditugunean sortzen zaizkigun galderen inguruan gogoeta egingo dugu mahai-inguru bat osatuz; azkenik, elkar hobeto ezagutzeko eta landutako gaiei buruz aritzeko talde-bazkari eder batekin amaituko dugu topaketa.

Eskuratu hemen Natur Zientzien II topaketako hitzaldi eta komunikazioetako laburpenak: NZ2TOPA! liburuxka

 

Ezaugarriak:

  • Lekua: Eureka! Zientzia Museoa (Miramon, Donostia)
  • Egunak: 2015eko azaroaren 28a (larunbata) eta 29a (igandea)
  • Ordutegia: larunbatean 9:00-20:00 eta igandean 9:00-14:00

 

Natur Zientzien Topaketa 2013

Ikusi hemen Elhuyar Aldizkarian Topaketaren lehen edizioari buruz argitaratutakoa: Natur Zientzien I. topaketa: naturazaleen elkargunea.

 

Irakasleak

Helburuak

Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendea elkartzea, elkar ezagutzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekiteko helburuarekin.

Edukiak

Hitzaldiak

Bi hitzaldi sorta izango dira:

  • Lurzorua, gizartearen euskarri
  • Energia eta etorkizuna

Tailerrak edo eztabaida saioak 4 izango dira:

  • Natura eta kirola
  • Hezeguneen errestaurazioa
  • Paisaiaren eraldaketa
  • Otsoa eta abeltzaintza

Mahai-ingurua

Zientziak komunikabideetan duen eta jokatu beharko lukeen paperaren inguruan eztabaidatzeko aukera izango dugu guztiok lau gonbidatu berezirekin batera.

PaleoUEU

UEUko natur zientzien sailaren hastapenez eta Euskal Herriko natur zientzien ikasketaren bilakaeraz arituko dira hiru gazte.

Ikusi hemen topaketari buruzko informazio osagarria: elkarrizketak, bideoak... naturzientzientopaketa.eus

Metodologia

Topaketen helburuari eutsirik, 4 motatako jarduerak izango dira:

  • Hitzaldi gonbidatuak. Egunari hasiera emateko hainbat hizlarik proposatutako gaien inguruko azalpena emango dute.
  • Tailerrak. Gai zehatzen inguruko lanketa talde txikietan (izena eman beharko da topaketetan matrikula gauzatzerakoan)
  • Posterrak. Norbere taldeko ikerketa, azterketa edo lan-eremua azaltzeko. Posterrak aurkezteko epea ireki zen.
  • Mahai ingurua. Egun, euskarak duen balioaz, presentziaz, beharraz, jarduteko.
  • Kafe etenak, luntxa, bazkaria. Elkarrekin hitz egiteko, elkar ezagutzeko, modu informalean elkarren arteko zubiak eraikitzeko aproposak.

Nori zuzenduta

  • Ikerketa-taldeetako kideei
  • Unibertsitateko ikasleei
  • Natur Elkarteetako kideei
  • Naturzaleei
  • Naturaren kudeatzaileei
  • Erakundeei
  • Natur hezitzaile eta irakasleei
  • Euskal Herrian naturarekin interesatuta dagoen edonori

Jakintza-arloak