Publizitatea euskaratik eta euskaraz: nola asmatu zure erakundearen komunikazioan.

Hasiera - Bukaera data: 2014ko uztailaren 1a - 2014ko uztailaren 2a (Asteartea-Asteazkena)
Ordutegia: lehen eguna 9:00-13:00/15:00-17:00 eta bigarrenean 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2014ko maiatzaren 12a
Matrikula-epearen bukaera: 2014ko ekainaren 22a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako plangintzaren bidez homologatutako ikastaroa (ikusi argibideak behean).

Euskalgintzan aritzen diren erakundeek eguneroko ogi dute publizitatea, ezinbesteko bitartekoa baita jardueren eta egitasmoen berri emateko. Halere, ohikoa da horretaz arduratzen den pertsonak publizitateari buruzko inolako jakintzarik ez izatea. Ikastaro hau hutsune hori betetzera dator.

Irakasleak

Helburuak

  • Publizitatearen alorreko oinarrizko ezagutzak jasotzea.
  • Erabaki estrategikoak hartzeko irizpideak zehaztea eta sormena bideratzeko teknikak lantzea.
  • Hizkuntza kudeaketa egiteko irizpideak finkatzea.
  • Iragarbideak zehazteko aholkuak ematea.

Edukiak

  • Publizitateari buruzko oinarrizko ezagutza teorikoak.
  • Komunikazio-helburuen zehaztapen estrategikoa eta briefing-aren diseinua.
  • Kanpaina bat diseinatzeko urratsak.
  • Planifikazio linguistikoa: zer, noiz eta nola euskaraz; zer noiz eta nola erdaraz.
  • Diseinu grafiko elebiduna: nola eman garrantzia euskarari.
  • Online publizitatea nola uztartu sareko publizitatearekin.
  • Iragarbideen plangintza.
  • Aholkularitza profesionala kudeatzeko irizpideak.
  • Sormen tailerra.

Metodologia

Lehenengo goiza azalpen teorikoekin osatuko dugu batik bat, nahiz eta uneoro adibide praktikoak baliatuko ditugun. Ondoren, arratsaldean, sormen tailerra izango dugu, goizean azaldutako urratsak modu praktikoan garatzeko. Bigarren egunean, berriz, biziki garrantzitsuak diren bi alor zehatz landuko ditugu: hizkuntza-kudeaketa eta media plangintza.

Nori zuzenduta

Erakunde zehatzaren hedapen kanpainak egiteaz arduratzen diren pertsonei zuzendua. Oinarrizko ezagutzak jasoko dira, beraz ez da egokia komunikazioaren alorreko ikasketak dituztenentzat. Ikastaroa bereziki zuzentzen zaie euskalgintzari lotutako erakundeetan aritzen direnei, hedapen kanpaina ugari egiten baitituzte antolatutako egitasmoen berri emateko. Halere, edozein erakunderen komunikazioa kudeatu behar dutenek ere eman dezakete izena.

Jakintza-arloak