781 Bioteknologia: orainaldia eta etorkizuna.

Aurkezpena
Azken bi hamarkadetan azkarren garatu diren zientzia arloak informatika eta bioteknologia izan dira. Lehenengoa hasiera-hasieratik gizartea aldatzen joan den bitartean, bigarrena, eztabaida guztietan ziraunduz, bera ere eztabaidagai, ezkutuan iritsi da gaur egun duen garrantzi mailara, non desiratua bezain beldurtua den. Lehia honetan nabarmendu beharra dugu, bietan zaharrena bioteknologia dela gizakia gizaki denetik erabili izan baita elikagaiak sortzeko (alkohola, esnekia, hestebeteak bioteknologiaren emaitzak dira). Ez da, beraz, atzo goizeko kontua gizakia bizidunen mekanismoan esku sartu nahian ibiltzea, bere janaria hobetzeko, laborantza errazteko, gaixotasunen aurkako sendabideak bilatzeko; hitz gutxitan, bere bizi-kalitatea hobetzeko. Nolanahi ere, azken hamarkadetan zientzia arlo honek izan duen bultzada inoizko nabarmenena izan da geneen teknologiari esker lor dezakegun natura eraldaketa maila itzela baita. Horrek zeresan handia eman du. Batzuek bizimodu hobean sartzeko lehen pausoa dela uste dute. Besteek, aldiz, naturaren suntsipena dakarrela irizten diote. Eztabaidak eztabaida, bioteknologiak bere lekua hartu du eta egun janari transgenikoak munduko lau haizetara zabaldu dira. Pentsaezina da bioteknologia modernoa erabili gabe txerto erabilgarririk lortzea eta denok erregai biologikoetan jarri dugu gure ongizateak eskatzen duen energia kontsumoari eusteko esperantza. Zer da, ordea, bioteknologia oraindik arrotz irudiarazten digun hori? Aurrerakuntzan bioteknologiaren lehiakide izan den informatika bizitzako arlo guztietan eskura daukagu. Nork ez dauka gaur egun etxeko ordenagailua, eskuko telefonoa, tableta edo argazki-kamara digitala? Nork ez du internet erabiltzen? Gehienok tresna horiek guztiek nola funtzionatzen duten ideiarik ez badugu ere, ongi dakigu zer ekartzen diguten. Ez da hori bioteknologiaren kasua. Bioteknologia modernoaren ondorioak denok pairatu behar ditugun arren, gutxi dira egunero erabiltzen dutenak. Horixe izan daiteke gure errezeloen arrazoi bat. Ikastaro honek Derrigorrezko Hezkuntzako haurrak bioteknologia modernoan trebatzeko zenbait proposamen eskaini nahi ditu. Bakterio transgenikoak sortzen eta sartutako genea detektatzen ikasiko da. Teknika horiek bioteknologiako edozein proiekturen oinarria dira, baina gaur egun arte ez dira baliabide handiko goi mailako laborategietan baizik irakatsi izan. Erronka berezia izango da ikastetxeko aurrekontuari eraso gabe Derrigorrezko Hezkuntzako haurrak teknika honetan trebatzea. Aldi berean, bioteknologian arduragabeki jokatzeak ekar ditzakeen ondorio negatiboak ere ikusiko dira esperimentu sinple eta merke baten bitartez.
Datak: irailak 9, 10, 11, 16, 17 eta 24
Irakasleak
Helburuak
Ikastaro honen xede nagusia bioteknologia Derrigorrezko Hezkuntzako mota guztietako ikasleei gerturatzea da, horrela – gaia hobeto ezagututa – eztabaida guztietan era emankorragoan parte har dezaten.
- Bioteknologiak gaurko gizartean duen garrantziaz ohartaraztea.
- Bioteknologiaren oinarrizko teoria eta teknikak aurkeztea.
- Bioteknologiaren erronka berriak ezagutzea.
- Bioteknologia arduragabekeriaz erabiltzearen arriskuez ohartzea.
- Egun bioteknologiaren inguruan sortu diren hainbat eztabaidaren bidezkotasuna aztertzea.
- Eskolan bioteknologia lantzeko jarduerak eta laborategi praktikak proposatzea.
Edukiak
Bioteknologiaren oinarri teorikoak.
- Informazio genetikoa gordetzen duten molekulak (DNA, RNA, Proteinak)
- Gene-adierazpenaren errepaso arina
- Geneen transmisioaren errepaso arina
- Naturan gertatzen den geneen transferentzia horizontala
- Geneen diseinu teorikoa:
- proteinen egituren aurreikuspena
- geneen beste elementuak
- Geneen diseinu praktikoa
- Errestrikzio entzimak
- Geneen birkonbinazioa
- DNAren sintesia
- PCR
- Geneak sartzea
- Plasmidoak eta bektoreak
- Transformaziorako eta transfekziorako metodoak
- Antibiotikoekiko erresistentziak
- Sartutako geneen adierazpen kontrola
- Detekzioa
- DNAren eta RNAren erauzketa
- Errestrikzio analisia
- PCR analitikoa
- Denbora errealeko PCR
- Hibridazioa
- DNA-mikrotxipak
Bioteknologiaren aplikazioak:
- Bioteknologia berdea (nekazaritzan)
- Landare transgenikoak
- Kontrol biologikoa
- Bioteknologia urdina (ura eta ingurumena)
- Ura arazteko bakterioak
- Olioa degradatzeko bakterioak
- Bioteknologia zuria (industria)
- Bioerregaien ekoizpena
- Material berrien ekoizpen biologikoa
- Bioteknologia gorria (farmazia eta medikuntza)
- Antibiotikoen ekoizpena
- Txertoen ekoizpena
- Entzimen edo hormonen ekoizpena
- Terapia genetikoa
Bioteknologiaren arriskuak
- Patogeno erresistenteak
- Landare transgenikoek eragiten dituzten aldaketa ekologikoak
- Terapia genetikoaz artatutako paziente batzuek minbizia hartu zuten
- Genetikoki eraldatutako elikagaien eragina oraindik aztergai
Bioteknologiari buruzko jarduerak laborategian
- Mutagenesiari buruzko laborategi praktikak
- Bakterio transgenikoak sortzeko laborategi praktikak
Metodologia
Ikastaro honek 2 fase izango ditu. Lehenengo fasean gaia landuko da, bai teorian, bai praktikan. Bigarren fasean parte hartzaileek beren ikasleekin transformazio bat egin behar dute eta emaitzak eztabaidatu. Laborategiko saio gehienak ordubetekoak izango dira, bertan landutakoa gero praktikan Bigarren Hezkuntzako eskola ordutegian jarri ahal izateko.
I. FASEA:
1. ordua: Genetikaren errepaso orokorra: RNA, DNA, proteinak, transkripzioa, itzulpena, geneen transmisio bertikala, geneen adierazpena, plasmidoak, birusak.
2. ordua: “Naturak erabiltzen duen bioteknologia”: Geneen transmisio horizontala, plasmidoak, birusak, DNAren birkonbinazio.
3. ordua: Plasmidoak eta Bektoreak nola egin: geneen beste elementuak, proteinen egituraren aurreikuspena, errestrikzio entzimak, DNAren sintesi artifiziala, PCR.
4. ordua: DNA organismo batera sartzeko bideak: naturalak zein artifizialak
5. ordua: Inguru elikagarrien prestaketa. Praktikoa
6. ordua: Petri plaken prestaketa. Bakterien inokulazioa. Praktikoa
(Parte hartzaileek hurrengo saiorako lagin biologiko batzuk eraman behar izango dituzte: janariak, lurra, erreka edo putzuetako ura etab. Praktikoa
7. ordua: Anpizilinarekiko erresistentziadun plasmidoak eta parte hartzaileek ekarritako laginak nahastuko dira, mutagenesirako erabili behar diren bakterioen inokulazioa. Praktikoa
8. ordua: Bakterioen transformazioa, erresistentziadun plasmidoekin nahastutako laginak inguru selektiboan ereingo dira, mutagenesia burutuko da. Praktikoa
9. ordua: Emaitzak eztabaidatuko dira eta koloniak inokulatuko dira, gerora DNA erauzteko. Transformatutako eta transformatu gabeko bakterioak esnetan inokulatuko dira. praktikoa
10-11. ordua: DNA erauziko da. Bakteriek esnearekin zer egin duten eztabaidatuko da. Praktikoa
errestrikzio digestioa jarriko da
12-13. orduak: Elektroforesia. Praktikoa
14-15-16. orduak:Parte hartzaileek beren kabuz bioteknologiaren inguruko gaiak prestatuko dituzte. Bakarka
17-18. orduak. Parte hartzaile bakoitzak berak prestatutako gaia aurkeztuko du. Eztabaida
II. FASE
19-20-21-22-23. orduak: Parte hartzaileek laborategi praktikak izango dituzte 5 orduz. Bertan 5. saiotik 9. saiora (edo 9. saiotik 11. Saiora) egindako esperimentuak burutuko dituzte. Emaitzak koaderno batean jaso eta ebaluaziorako erabiliko dira
Nori zuzenduta
Bereziki bigarren hezkuntza eta Batxillergoko irakasleei zuzenduta