Lidergoa, motibazioa eta talde-lana: pertsonen eta erakundeen eraldaketarako teknikak.

Aurkezpena
Bizi ari garen garai nahasi hauetan, norberak bere pertsonalitatea era sakonean ezagutzea ezinbestekoa da jarrera auto-kritikoa izateko. Jarrera hori baliogarria izango da lidergo funtzioak bereganatzeko eta proiektuetan parte hartze aktiboa izateko. Horretarako pertsonak motibazioa sentitu behar du bere barnean, modu batean edo bestean lidergoa bereganatzeko gai izango dela bere buruari erakutsiz, baita motibatuta ere lankideekin betebeharrak elkar aztertzeko eta aurrera eramateko, lan talde filosofiaren bidez. Jarrera hau hartuz gero, pertsonak bere nortasuna indartuko du eta gai izango da bizi ari garen garai nahasi hauei aurre egiteko, bere erakundearen egoera hobetuz.
Irakasleak
Helburuak
- Jarrera auto-kritikoa edukitzea.
- Lider eraldatzaile gisa ditugun gaitasunen baitan trebatzea.
- Lan taldeetan motibazio giroak sortzeko trebatzea.
- Lan talde filosofia zer den eta nola garatu lankideekin ikastea.
- Enneagrama teknikaren bidez nortasun dominantearen auto-ezagutza gauzatzea.
- Adibide praktikoak lagun, norberaren gaitasunetan konfiantza hartzea.
Edukiak
Uztailak 3
9.00 – 13.00
- Enneagrama teknika.
- Enneagrama testen betetzea.
- Auto-ezagupena.
15.00 – 17.00
- Dinamika praktikoa “9 txapelen jokoa”. Aginte koadro pertsonal bat eratzea du helburu.
Ikastaroaren osagarri, arratsaldean ondoko hitzaldia eskainiko da:
- Hitzaldia: ''Lidergoa, emozioak eta fluxua erakundeetan''
- Hizlaria: Galder Guenaga, UPV/EHUko irakaslea eta UEUkidea.
- Ordutegia: 17:30-18:30
- Tokia: Eibarren, Udako Ikastaroen egoitzan, Markeskoa Jauretxean
Uztailak 4
9.00 – 13.00
- Lidergotza - teoria.
- 360oko lidergo inkesta.
- Lidergotzaren inguruko bideoa “Tximeletaren zirkua”
- Motibazioa – Zer da? Mota eta teoriak.
- Motibazioaren inguruko bideoa “Jarreraren gaitasuna".
- Dinamika praktikoa “Zirrindolak”, hiru lider ezberdinek gidatuta (eraginkorra, neutrala eta eraginkor ezakoa) erakusteko.
- persona baten motibazioan lider mota ezberdinek duten eragina.
15.00 – 17.00
- 360oko lidergo inkestaren emaitzen ikuskatzea.
- Talde lana - teoria.
- Talde lanaren inguruko bideoak “Antzaren hegaldia”, “Botila”, etab.
- Dinamika praktikoa “Sokatiran”.
Ikastaroaren osagarri, arratsaldean ondoko hitzaldia eskainiko da:
- Hitzaldia: ''Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko.''
- Hizlaria: Jabier Lertxundi, Itzarri Consulting.
- Ordutegia: 17:30-19:00
- Tokia: Eibarren, Udako Ikastaroen egoitzan, Markeskoa Jauretxean
Metodologia
Ikastaro teoriko praktikoa izango da, non gaiak banan-banan aztertuko diren. Hasieran kontzeptuak modu teorikoan azalduko dira, eta jarraian dinamika praktikoak egingo dituzte parte-hartzaileek azaldutako kontzeptuetan sakondu asmoz. Pertsonalitatea ezagutzeko Enneagrama teknika psikologikoa erabiliko da.
Teoria, powerpointetan zein bideoetan oinarrituz emango da, eta alde praktikoan, taldean burutzeko ariketak, taldeko hausnarketak, esperientzia pertsonalak, 9 txapelen dinamika eta pertsonalitate galdeketak izango dira protagonistak.
Era honetan, lidergo aldagaiak zeintzuk diren ikasteko teoria eta praktikan 360oko lidergo galdeketa erabiliko da. Motibazio gaiari hurbilketa teorikoa eta dinamika praktikoa hiru lider ezberdinek gidatuta (eraginkorra, neutrala eta eraginkor ezakoa) ariketa abian jarriko dugu. Lan talde filosofia teoriari hurbilketa eta dinamika praktikak antolatu lan talde jarrera edukitzea oso eraginkorra dela erakusteko.
Nori zuzenduta
Gaian interesa daukan edonori, eta bereziki bere bizitza aberasgarriago izatea eta bere burua kapazagoa sentitu nahi duen horri. Garapen pertsonala eta profesionala ahalbidetuko duen prozesuetan murgildu nahi den orori, alegia.