Etxebizitzen zaharberritzea bioeraikuntza irizpideen arabera.

Aurkezpena
Eraikuntzak, eta orokorrean gizarteak, bizi duen garai aldaketaren aurrean planetaren eta pertsonen osasuna lehentasunen lehen lerroan kokatzea dagokigu; batetik, planeta, eta bertako lehengaiak, finitua delako eta bestetik, ingurunearekin lotutako osasun arazoak gorantz doazelako. Testuinguru honetan, erantzukizunez, jasangarritasunaren bidean jada eraikia dagoena zaharberritzea eta egungo beharrizanetara egokitzea dagokigu; ingurune naturalekiko hormigoiaren hedadura presioarekin amaituz. Zaharberrikuntza hau gainera pertsonen osasunera bideratuta egongo da, eta ondorengo belaunaldiak hipotekatu gabe modu holistiko batean emango da, bioeraikuntzak aldarrikatzen duen gisan.
Irakasleak
- Inhar Agirrezabal Saenz de Santamaria
- Iam Agorria Ariznabarreta
- Asier Arregi Hernández
- Jakoba Errekondo Saltsamendi
- Amaia Iriarte Arenaza
- Josu Jauregi Sarasola
- Javier Petralanda Alberdi
- Ekaitz Uribe Rus
Helburuak
- Etxebizitzek, eta eraikuntzak, osasunean eta ingurugiroan duten inpaktua identifikatzea.
- Guztion eskutan, tekniko edo erabiltzaile, dauden hobekuntzak ezagutaraztea.
- Espazio eraikien inguruko sentsibilizazio berri bat lantzea.
- Bioerakuntzaren erabilera masiboa bultzatzea.
Edukiak
- Zahaberrikuntza eta bioeraikuntza nozio orokorrak.
- Geobiologia eta espazioen harmonizazioa, energiak.
- Eraikuntza teknikak zaharberrikuntzan, zura.
- Etxeko gai toxikoak.
- Instalakuntza elektrikoak.
- Etxeko landareak.
- Eraginkortasun energetikoa.
- Uraren erabilera.
Metodologia
Gai ezberdinei buruzko aurkezpen teorikoak egingo dira eta batzuk modu praktikoan landuko dira, batez ere azken eguna. Talde gogoetarako aukera eskainiko da, eta amaitzeko hitz egindakoa erakusten duten adibide eraikiak bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da.
Nori zuzenduta
Eraikuntza mundura hurbiltzen den edozein teknikori bideratua dago, baina orokorrean bere etxebizitzan osasun eta ingurugiro aspektuetan hobekuntzak egin nahi dituen erabiltzaile orori zuzenduta.