Euskal Mitologia: hurbildu antzinako euskal mundura.

Hasiera - Bukaera data: 2012ko urriaren 9a - 2012ko abenduaren 18a (Astean zehar)
Ordutegia: 18:00-20:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2012ko uztailaren 2a
Matrikula-epearen bukaera: 2012ko uztailaren 3a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

IZEN EMATEA IREKITA DAGO, ikusi argibideetan (azpian).

Ikastaroa astearteetan emango da, ondoko datetan: urriak 9, 16, 23, 30; azaroak 6, 13, 20, 27 eta abenduak 11 eta 18.

Sarritan, euskal mitologiaz hitz egiten dugunean, gauza asko pilatzen zaizkigu buruan, dena batera, eta okerrenean nahasirik: Mari, Basajauna, Urtzi, Sorginak, Ilargi, Galtzagorriak, Amalur, Lauburua, Gernikako arbola, etb. Baina nortzuk dira? Zein dira haien arteko harremanak? Nolakoa izango zen garai hartako mundua? Horretaz guztietaz, pertsonaiez baina batez ere euskal mitologiaren antolamenduaz, hitz egingo dugu, eta gure arbasoen mundura hurbiltzen joango gara. Antzina baziren mundua ikusteko eta berarekin harremanetan sartzeko ohiturak... eta ikastaro honen xedea euskal mitologiaren altxorra ezagutaraztea da.

Ikusi irakasleari Berrian egindako elkarrizketa.

Irakasleak

Helburuak

Ikastaro honetan, euskal mitologiaren antolamenduaz hitz egingo dugu gehien bat (Amalur, Mari, Amaluren arabak eta Mariren gortea, Galtzagorriak eta Basozaindariak, etb.), eta antzineko munduaren proiekzio hura ulertzeko bideak proposatuko dira. Pertsonaiak eta numenekin bidaiatuko dugu mitologia barruan, hierarkia horretan bakoitzari dagokion tokia emateko asmoarekin. Eta nola ez, mitologia kontextualizaturik agertzen diren lekuak ere behatuko ditugu, hots euskal ipuinak.

Edukiak

Euskal mitologiaren antolamendua

1.- Mitologiaren definizioa eta kontzeptua: leiendak, mitoak, ipuinak

2.- Euskal mitologia. Honako hau ikusiko da:

  • Plano fisikoa. Gure arbasoek mundu fisikoan soilik bizi ziren, beraz sinesmen guztiak eta munduaren irudikapenak plano fisikoan izaten ziren bakarrik. Horrela sortu zen Amalur eta bere mundua.
  • Plano kontzeptuala. Geroago gizakiok ideien mundura sartu eta sinesmen eta irudikapenak sinbologia abstraktura pasa ziren. Horrela sortu zen Mari eta bere gortea.

3.- Euskal bikoiztasuna: Anbotoko Damaren sinbologia.

4.- Matriarkalismoa euskal mitologian.

5.- Elizaren rola.

6.- Beste mitologiak: antzekotasunak eta ezberdintasunak.

 

Euskal mitologiaren pertsonaiak eta numenak

1.- Gorenak: Mari eta Amalur

2.- Pertsonaiak: Olentzero, Sorginak...

3.- Jeinuak: Maju, Basandere...

4.- Lurreko numenak: Ilargi, Eguzki…

5.- Ureko numenak: Lamiak…

6.- Gaueko numenak: Gaueko, Gauargi…

7.- Numena astralak: Ortzi, Eguberri…

8.- Animaliak: Herensuge, Akerbeltz...

9.- Besteak: Etxea, Sua...

 

Euskal ipuinak

1.- Ipuin mitologikoak eta ahozkotasuna

2.- Ipuinen ezaugarriak eta elizaren urratsak

Metodologia

Metodologia praktikoan oinarrituta bada ere, ezagutza teorikoak ikusiko ditugu era arin eta dinamiko batean.

Nori zuzenduta

Gaian interesa daukan orori.

Jakintza-arloak