Hondakinen kudeaketa eta tratamendua (UPV/EHUren Titulua)

Aurkezpena
Zalantzarik gabe azken garai hauetan hondakinen gaia gero eta garrantzi handiagoa lortzen joan da. Izan ere, IHOBEK egindako inbentario baten arabera 1980an 849.000 tona hiri-hondakin sortu omen zituzten EAEko herritarrek. Azkeneko datu ofizialek diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.345.000 tona hiri-hondakin sortu dugula, eta Nafarroan 409.000 tona.
Baina gaia bere lekuan ipinteko, 2012ko munduko erradiografia eskaini beharko genuke, eboluzio garaikidea nolabait esatearren; datu megamakroskopikoetan oinarrituta, hots, hazkunde esponentzialak (biztanleria, energia, zaborra, plastikoak, lehengai ez organikoak, metalak, ….) ezagutzera eman behar dugu. Aldaketa guzti guztietan hondakinak sortzen direnez, honi buruzko ideia orokor batzuk plazaratu beharko dira. Zer dira hondakinak ? Zelan aurre egin sortzen ari garen hondakinen kopuru handi honi?
Beraz, graduondokoa antolatzeko orduan ondoko alderdiak landu nahi izan ditugu:
Disziplinartekotasuna: UPV/EHUko eta Mondragon Unibertsitateko 24 irakasle. UEUko Kimika Sailaren gidaritzapean. Alderdi ekonomiko, politikoak, juridikoak, teknikologikoak eta praktikoak lantzeko egituratuta.
Errealitateari eta gaur egunerokotasunari lotuta: Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin elkarlanean, 8 irteera proposatu ditugu. Izan ere, bisitak, hiri hondakinak, beira, papera, ur araztegiak, konpostajea, gasifikazioa… oso interesgarriak eta motibagarriak izan daitezke maial teorikoak ikasitako bere iksupegi praktikotik aztertu ahal izateko. Irteera posible batzuk: San Markos, Garbiker (Zornotza), Artigas (biogas), Errauskailuak (Alonsotegi), Konpostajea, Ur Araztegiak, Olioak (Rafrinor), Beira, Papera, Plastikoak.
Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduak graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da.
Irakasleak
- Esther Acha Peña
- Eneritz Anakabe Iturriaga
- Juan Mari Apaolaza Estensoro
- Sonia Arrasate Gil
- Maite Artetxe Pujana
- Joseba Azkarraga Etxagibel
- Iñaki Barcena Hinojal
- Gorka Bueno Mendieta
- Gorka Elordi Foruria
- Nestor Etxebarria Loizate
- Henrike Galarza Prieto
- Eneko Garmendia Oleaga
- David Hoyos Ramos
- Miren Larrion Ruiz de Gauna
- Alexander Lopez Urionabarrenechea
- Peio Lozano Valencia
- Fernando Mijangos Ugarte
- Monika Ortueta Aldama
- Jose Maria Rivadeneyra Sicilia
- Aitor Sarrionandia-Ibarra Fernandez
- Estibaliz Sáez de Cámara Oleaga
- Leire Urkidi Azkarraga
- Dani Zuazagoitia Rey-Baltar
Edukiak
- Datu megamakroskopikoak
- Arlo ekonomikoa
- Arlo juridiko-politikoa
- Hondakinen sailkapena, prebentzioa eta kontrol bateratua
- Hiri hondakinak, gaikako bilketa, berrerabilpena eta birziklapena
- Hondakin industrialak
- Hiri hondakinak batera biltzea eta bukaerako tratamenduak
- Hondakin ahaztuak
Metodologia
Gai interdisziplinarioa izanik, ikuspuntu anitzekoa, lau arlo teorikoak garatzeaz gain, ikasleek ikerkuntza lan baten bitartez maila praktikoa garatu behar izango dute, ikasitakoa barneratuz eta landuz. Oinarrizko hezkuntza eredu honen osagarri, irteerak ere planteatu ditugu, bertatik bertara maila errealean gertatzen dena ikusi ahal izateko.
Nori zuzenduta
Gaia ikuspuntu anitzetik jorratuko da eta hori dela-eta hiru talde hauetako hartzaileak egotea aurre ikusten dugu:
- Gaiarekiko interesa duten eta espezializatu nahi duten graduatu berriak
- Jada lanean ari diren profesionalak eta gai honetan sakondu eta espezializatu nahi dutenak
- Gaiarekiko interesa duten bestelako elkarte, mugimendu eta erakundetako kideak