Literatura Unibertsala itzultzen.
Aurkezpena
IKASTAROA BETETA. Hala ere, eman izena, itxaron zerrendan sartuko zara.
Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
«Literatura Unibertsala» bildumaren hirugarren aroa hasi behar den honetan, hango lanez jardun nahi izan du EIZE elkarteak. Horretarako, bildumaren ikuspegi zabal bat eskaini nahi izan dugu, egitasmoak itzulpengintzaren eta literatura-kritikaren aldetik nolako eragina izan duen aztertu nahian.
Ikastaro hau EIZIErekin elkarlanean antolatu da.
Irakasleak
- Juan Garzia Garmendia
- Miren Ibarluzea Santisteban
- Gerardo Markuleta Gutierrez
- Ana I. Morales Carro
- Fernando Rey Escalera
- Karlos Zabala Oiartzabal
Helburuak
- «Literatura Unibertsala» bildumaren nondik norakoen berri ematea: nola sortu zen, nolako ibilbidea egin duen, zer asmo dituen etorkizunerako.
- Euskal literatura-sistemaren barruan bildumak nolako eragina izan duen jorratzea.
- Bildumak kritikaren aldetik nolako harrera izan duen aztertzea.
- Bilduman aritutako itzultzaileen lana bertatik bertara ezagutzea.
- Bildumak literatura-itzultzaileentzat zer-nolako garrantzia izan duen aztertzea.
- Edizio-lanaren nondik norakoez jabetzea.
- Itzulgaiak nola landu erakustea.
- Itzultzaile-lanaren nolakoa aurkeztea.
- Itzultzaileek zer behaztopa-harri izaten dituzten jakitea.
Edukiak
- «Literatura Unibertsala» bilduma: historia eta bilakaera.
- Literatura itzulia eta kritika: hedabideetako kritikak.
- Literatura itzulia polisistemen ikuspegitik.
- Itzultzeko baliabideak eta tresneria.
- Itzultzea bera: praktika.
- Itzultzailearen lana: eginkizunak, lanbidea...
- Literatura-itzulpengintzaren bereizgarriak.
Metodologia
Ikastaroaren hasieran, sarrera teoriko moduko bat egingo du Miren Ibarluzea irakasleak. «Literatura Unibertsala» bildumaren historia aurkeztu ondoren, literatura itzulia literatura-sisteman kokatuko du, polisistemen teoria erabiliz eta hedabideetako kritika-iruzkinak aletuz.
Ikastaroaren bigarren zatian, berriz, bilduman aritutako zenbait itzultzailek jardungo dute. Bakoitzak bere ekarria egingo du, askotariko alderdiak kontuan izanez: bildumaren eragina, lan egiteko modua, liburugintza, arazo zehatzak…
Nori zuzenduta
Itzulpengintzan nahiz literatura-kritikan interesa duen edonori.