Zaintza teknologikoa software librean oinarrituta.

Hasiera - Bukaera data: 2011ko ekainaren 29a - 2011ko ekainaren 30a (Astean zehar)
Ordutegia: 9.00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2011ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2011ko ekainaren 19a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro honi 12 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Ikastaroa Teknikerrekin elkarlanean antolatua.

Berrikuntza-prozesuan Adimen Lehiakorrak dakartzan onurak ezagutzen diren arren, gaur egun informazioa hainbat jatorri eta iturritatik jasotzen denez, gure erakundeetan informazio-gainkarga bat jasateko arrisku handia daukagu, horregatik erreminta egokiak erabiltzea komenigarria izaten da. Gure ustez, informazio-gainkarga mehatxu bat baino gehiago, aukera bat bezala ikusi beharko litzateke, horretarako etiketatze-, iragazte- eta taldekatze-erreminta egokiak erabiltzen baditugu.

Gaur egungo merkatuan posible da Adimen Lehiakorraren prozesu osoan zehar lagunduko diguten erremintak aurkitzea, baina ezartze- eta mantentze-kostuengatik ez daude enpresa txiki eta ertainen eskura. Gure ustez, Adimen Lehiakorraren prozesua beharrezkoa da erakunde guztietan eta 2.0 erremintei esker edonork egin dezakeela uste dugu. Adimen Lehiakorraren prozesua aztertu z gero, argi ikus dezakegu zenbait 2.0 erreminta erabili ditzakegula fase bakoiztean: sailkapena, taldekatzea, iragazpena edo ikuskapena.

Irakasleak

Helburuak

  • Zaintza teknologikoko prozesua menperatzea.
  • Sindikazioa automatizaziorako tresna bezala.
  • 2.0 erreminta sorta apropos bat aurkeztea.
  • Adibide praktiko batekin aurkeztutakoa martxan jartzea.

Edukiak

  • Zaintza teknologikoko prozesua ezagutu eta menperatu. Helburuak finkatu, iturriak bilatu, informazioa arakatu, aztertu eta banatu.
  • Prozesuko ataza bakoitzean erabili daitezkeen tresnak aztertu, estandarretan oinarritutako informazioa trukatzea.
  • Informazioaren sailkapena eta analisia.
  • Adimen kolektiboa zaintza teknologikoan.

Metodologia

Kurtso osoa tailer moduan pentsatuta dago, hau da, aurkezpen teoriko bat egingo da, eta ondoren ikasleak ariketak egingo dituzte bertan ikusitako eduki eta tresnak lantzeko.

Nori zuzenduta

Teknikari eta marketing edo merkataritza-arloko teknikariei. Zuzenean aritzen den jendeari, edo hasteko asmoa duen jendeari.

Jakintza-arloak