Estres psikofisikoa

Aurkezpena
Ikastaroa larunbatean (martxoaren 19an) izango da.
Gaur gure ingurunea oso estresagarria da. Presa, tentsio eta antsietatearekin bizi gara. Gure emozioak eta gure nerbio sistema desorekatzen dira. Gure osasuna, tentsio fisiko eta emozionalarengatik okerrera egiten du. Gure gorputzak biokimika toxikoa sortzen du. Horren eraginez gaixotasun asko izaten ditugu. Estresa XXI. mendeko gaixotasun garrantzitsuena da. Ez dakigu nola bideratu beldurra, kulpa, amorrua...
Estresa, larritasuna, depresioa, loezina, antsietatea, hiperaktibitatea areagotzen dira. Blokeatzen gara. Nekatuta, nahasita sentitzen gara. ESTRES FISIKOA ETA EMOZIONALA nola funtzionatzen duen aztertuko dugu eta baita sortu ditzakeen GAIXOTASUN guztiak. Naiz eta gure sistema lehiakorrean zaila den OREKA EMOZIONALA lortzea, posible da. XXI. mendeko erronka ESTRATEGIA MENTALAK eta EMOZIONALAK izatea da gure estresaren biktimak ez izateko. TERAPIA NATURALAK ere lagunduko digute bide honetan. Gure esku dago gure buruaren jabe izatea, ahalik eta gutxien sufritzea eta ahalik eta zoriontsuen izaten.
Irakasleak
Helburuak
- Estres fisikoa eta emozionala zer diren ulertzea. Zer gaixotasun sortzen dituen ezagutzea.
- Estresa kudeatzeko estrategiak psikomentalak izatea. Irudikapen sortzailea. IZAR METHODOA
- Estresa orekatzeko eta osasuna berreskuratzekoTerapia Naturalak erabiltzea, erremedioak eginez: Sendabelarrak, Aromaterapia, Elikadura.
- Estresa kontrolatzeko Sentzumenen Terapia erabiltzea: Ukimen energetikoa, Masajea, Kiromusikoterapia melodikoa eta perkutiboa eta Psikoaromaterapia.
Edukiak
- Estresatu, desorekatu eta gaixotzen gaituzten arazoei aurre egiteko estrategia zehatzak eta eraginkorrak ikasiko ditugu. IZAR METHODOA oso indartsua da oreka pertsonala lortzeko. Azken aurrerapen zientifikoetan oinarrituta dago (fisika kuantikoa, psikoneuroinmunologia, sare neuronalak, ……) Horien bidez pentsamenduek eta emozioek duten garrantzia gure bizitzaren orekan aztertuko dugu. Irudikapen Sortzailea oso tresna eraginkorra da.
- Sendabelarrak eta Aromaterapia (sendabelar usaintsuak) erabiliko ditugu. Erremedio naturalak egingo ditugu oreka emozionala lortzeko.
- Elikadura oso tresna boteretsua da estresaren aurka.
- Zentzumenen Terapia erabiliko dugu: ukimen energetikoa, kiromusikoterapia melodikoa eta perkutiboa, psikoaromaterapia eta masajea. Erraza ikasten. Oso efektiboa gure orekan.
Metodologia
Teorikoa eta praktikoa. Bakoitzak 3 erremedio natural desberdinak egingo ditu.
Nori zuzenduta
Edozein pertsonarentzako.